KRONOLOGIA
1619
Irailak 27 zituela, kopla-paperak azaldu ziren Tolosako zenbait ate eta bazterretan itsatsirik, Antonio Olazabal eta bere emaztearen kontra. Egileak, itxuraz, Leaburuko erretore Juan Otazu eta beste zenbait apaiz izan ziren.
Adarrak emaiten dira Miraballesen
1685
Abuztuak 5 zituela, igandez, Migel Bazterretxeak kopla batzuk kantatu zituen Eibarko Untzaga plazan bikarioaren ibili sexualak agerian utziz. Bikarioak auzia jo eta Migel Bazterretxea preso sartu zuten Azkoitian.
1765
Dantzen aurkako predikuetan herria gehiegi estutzen zuela-eta, zentsuratu egin zioten zenbait idatzi Sebastian Mendiburu jesuitari bere konpainiako buruek berek.
1767
Juan Inazio Iztueta jaio zen Zaldibian. Folklorista aurreratua, Gipuzkoako dantzak eta doinu zaharrak bildu zituen.
1776
Bazter guztietara zegoen hedatua dantzak arautzeko agindua. Asteasuko Udaleko Fondoan dantzari buruzko oharra ageri da:
"Copia del mandamiento del corregidor Don Benito de Barreda sobre el baile público".
1786
Gipuzkoako Aiako Iturriotz ermitan egiten ziren erromeriak eragozteko, bertan meza ematea debekatu zuen Iruñako apezpikuak.
1816
Euscal errijetaco olgueeta ta dantzeen neurrizco gatz-ozpinduba argitaratu zuen Iruñan Frai Bartolome de Santa Teresa fraile karmeldarrak, dantzen aurka. Iztuetak eta eskolatuek "Frai Bartolo" esan izan zioten, trufaz.
1824
Guipuzcoaco dantza gogoangarrien condaira edo historia, beren soñu zar eta itz neurtu edo versoaquin argitaratu zuen Juan Inazio Iztuetak.
1826
Euscaldun anciña anciñaco ta are lendabicico etorquien dantca on iritci pozcarri gaitzic gabecoen soñu gogoangarriac... liburua argitaratu zuen Juan Inazio Iztuetak. Izenak berak adierazten du, "gaitzik gabeko" horretan, nolako gaiztoz ikusten zituzten zenbaitek dantzak.
1830
Adituek esaten dutenez, esku-soinua 1830 urtean sortu zuen Cyrill Demian izeneko Vienako musikari batek.
Euskaldunongana italiarren bitartez heldu zen soinua, 1850-60 urteetan.
1867
1867-09-18. Urretxun danbor eta pandero lantegia jartzen dute martxan, Marcos Salazar eta Ernesto Rolin y Michel-ek.
1869
Gregorio Abaro soinujole bizkaitarra jaio zen Muñagoikoa baserrian, Bermeon. Hauxe da ezagutzen dugun soinujolerik zaharrena.
1870
Chantes populaires du Pays Basque argitaratu zuen J. Sallaberry mauletarrak.
1878
Edisonek erregistratu zuen ahots grabaketak egiteko gailuen lehen patentea fonografo izenarekin.
1884
Martzelino Larrinaga 1884an jaio zen Bizkaiko Axpe-Martzana herrian.
1886
Daniel Baertel fraile fantziskotarrak misio sail luze bati ekin zion, dantzen aurkako sermoiak emanez.
Berlinerrek gramofonoa patentatu zuen.
1888
Manuel Sodupe Gelatxo zaharra soinujolea jaio zen San Lorentzo bailaran, Elgoibarren.
1889
Kandido Beristain soinujolea jaio zen Azpeitian.
Juan Carlos Guerra historialariak aurrenekoz aipatzen du gurean soinua, Euskal-Erria aldizkarian argitaraturiko "La Romería de San Antonio" artikuluan.
Frantziako Hezkuntza Ministerioaren manuz Euskal Herrian barrena kantu biltzen ibili ondoren, La musique populaire des Basques hitzaldia eman zuen Donibane Lohizunen Charles Bordes musikalariak.
1894
Soinua ez da Urkiolako goialde haietan bakarrik erabiltzen den berritasuna. Donostiaraino heldu da, lanak dauzkan arren zenbaiten belarrietan sartzen.
Felipe Mondragon Errosta soinujolea jaio zen Oñatin. Hamar urte egin zituen Joxe Oriaren lagun.
1895
Igandea edo jaunaren eguna argitaratu zuen Baionan J. P. Arbelbide apaizak.
1896
Gipuzkoako erromerien zerrenda bat azaldu zuen Euskal-Erria aldizkariak "Romerías Guipuzcoanas" izenburupean
Joxe Oria panderojolea jaio zen Zumarragan. Berak sortu zuen Zumarragako Trikitixa.
Zumarragako Trikitixaren lehen diska
Benigno Berezibar Zabarte Kanpanzar soinujolea jaio zen Elorrion. Zumarragako Trikitixa taldeko lehen soinujolea izan zen.
1899
Charles Bordes-ek 1889an Donibane Lohizunen emandako hitzaldia, zenbait kanturekin, argitaratu zen Parisen La Tradition au Pays Basque liburuan.
Felisa Bermeosolo panderojole bizkaiatarra jaio zen Ereñon.
1900
Serafin Aranzeta Oromiño soinujolea jaio zen Iurretan.
1901
La música popular Bascongada hitzaldia eman zuen R. M. Azkuek Bilbon.
1901eko udal agiri batetik jasoa da ondorengo pasarte hau: “Predomina en ella un ambiente euzkaro, porque nunca forman parte del programa los pianos de manubrio, concertistas ambulantes de violín, ni cantores con guitarra, ni otros instrumentos, en atención a ser muy suficiente el tamboril, la gaita (dultzaina) y la pandereta” .
1902
Maria Apraiz soinujolea jaio zen Busturian
Joxe Migel Ormazabal El Mago del Acordeón jaio zen Zegaman. Joxe Urteaga Oriaren soinu irakaslea izan zen.
1906
Jazinto Rivas Intxuzabal eta Elgeta soinujolea jaio zen Donostian.
Maurizia Aldeiturriaga panderojole ospetsua jaio zen Elgetan.
Joxe Larrañaga Etxesakorta soinujolea jaio zen Elosun. Berarekin grabatu zituen Joxe Oriak lehen trikitixa diskoak, arbelezkoak. Argentinara joan zen gero.
1906
F. Gascueren hitzaldia Donostian, La Música Popular Vascongada, euskal musikarik ez zegoela frogatu nahirik, dena inportatua omen zelako.
1907
Basilio Undagoitia soinujolea jaio zen Ibarrurin.
Primi Erostarbe panderojole ospetsua jaio zen Oñatiko Araotz auzoan.
Euskal-Erria aldizkariak "Cuadro de Berriatua. Una romería del dia" artikulua publikatu zuen. Hasiera bateko ukoak aldeko iritzi bihurtu dira: soinuak eta panderoak bikote ederra osatzen dute.
1907an, Victorio Salonek Euskal-Erria aldizkarian emandako kronika batean panderoa soinuari laguntzen ikusi zuen Berriatuan: “El acordeón y la pandereta, en armónica combinación ejecutan una popular pieza y mozos y mozas empiezan a bailar con fruicción, con verdadero deleite, haciendo filigranas con los pies, el antiquisimo fandango” .
Karlos Egiguren jaio zen. Zumarragako trikitixako partaide izan zen.
1909
Rufino Arrola Andrakasko Errementaria soinujolea jaio zen Mungian.
Bonifazio Arandia Fasio soinujolea jaio zen Ibarrurin.
1910
Antonio Aranaga Auntxa soinujolea jaio zen Urrestilan.
Alejandro Telleria Gorriz soinujolea jaio zen Antzuolan. Zumarragako Trikitixa-ko partaidea izan zen.
1914
Santiago Baraiazarra soinu-konpontzailea jaio zen Errigoitin.
Santiagok hasitako lan garrantzitsuari bere seme Kepak eman dio segida, Gernikan daukan atelierrean.
Jexux Zulaika Beote soinujolea jaio zen Aian.
Joxe Etxabe Bitarte soinujolea jaio zen Zumaian.
Joxe Mari Soraluze Epelde soinujolea jaio zen Martitte auzoan, Azkoitian.
Trikitilariak estatus profesionala hartu zuen. Zergak ordaindu behar zituen behintzat:
"Expediente tramitado en virtud de una instancia dirigida por el vecino Miguel Gorostiaga Segurola al Ayuntamiento de Abanto y Ciérvana, solicitando se le exima de pagar el arbitrio señalado sobre las personas que tocan la guitarra y el acordeón en romerías."
Kirikiño. “Geroago, nik alde egin baino lehentxoago, igaro ziran beste neska-mutil sokatxo bi, honeek be alkarri helduta, ikotika, ta bertan hasi ziran abestuten : ...y ven y ven y ven… Abesti hau ez dakit neuk zelan dan, baina entzunda daukot txarri, zikin, lohi-sats, urde, higuingarria dala, Bilbaoko goi-kaleetako txarritokietan erabilten dana” .
1916
Aita Donostia musikologoaren hitzaldia Bilboko Filarmonica-ren aretoan, De música popular vasca.
Faustino Aspiazu Sakabi soinujolea jaio zen Azkoitian.
1919
Música Popular Vasca liburua argitaratu zuen R. M. Azkuek, bi hitzaldi bilduta, eta F. Gascuek 1906an esandakoak kritikatuz.
1920
Joxe Mari Urkola Egañazpi panderojolea jaio zen Zestoan.
R. M. Azkue abadearen Cancionero Popular Vasco bilduma handia argitaratu zen.
Anjel Cruz Jakak dioenez Zumarragako historian San Juan bezperan Joxe Oriak lehen aldiz panderoa jo zuen jende aurrean Kanpanzar soinujoleari lagunduz. Data honek emango dio hasiera Zumarragako Trikitixari.
1921
Joxe Kruzelegi Kataolatza soinujolea jaio zen Elgoibarren.
Kataolatzaren gutuna, Mirari Alberdi Kruzelegik idatzia
Kataolatzaren heriotza Berrian
1922
Larrinaga-Guerrini soinu-fabrika edo hauspotegia sortu zen Donostian, marka bereko soinu ospetsuak egingo zituena.
1923
Hasi dira intelektualak soinu txikiaz arduratzen: Gregorio Muxikak artikulua publikatzen du Argia aldikarian panderoa eta koplak gai hartuta.
Columbia disko etxea sortu zen Donostian. Zigilu berezi bat sortu zuen, Regal izenekoa, bertako errepertorioa publikatzeko.
1924
Juan Garate Maltzeta soinujolea jaio zen Azkoitian.
Hiru disko atera zituen Columbia etxeak Trikitixa de Guipúzcoa izenarekin.
Beste bi disko Regal zigiluan atera zituen, Etxesakortak eta Joxe Oriak grabatuak.
1925
Bonifacio Olaizola Boni pandero jolea jaio zen Azpeitian.
Eusebio Rueda Eusebito pandero jolea jaio zen Sopelan.
1926
Juan Joxe Izagirre Mardu Xarra soinujolea jaio zen Zumaian.
Bitoriano Loiola Ospas soinujolea jaio zen Motrikun.
Joxe Urteaga Oria Zumarragako Trikitixako soinujolea jaio zen Zumarragan.
Eleuterio Tapia soinujolea jaio zen Asteasun, Tapiatarren hasiera.
1927
Euskal Herriko Txistulari Elkartea sortu zen Gipuzkoako Arraten, kaperau eta guzti: Padre Hilario de Estella.
Dantzak badituela zaletuak, hala ere:
"Expediente tramitado en virtud de una moción presentada ante el Ayuntamiento de Arrigorriaga por el capitular Eustaquio Baquiola Anza para que durante los domingos de Cuaresma no se interrumpa el baile en la plaza pública del Centro"
Serafin Aranzeta Oromiño soinujoleak eta Antonia Aranzeta panderojoleak diskoa grabatu zuten La Voz de su Amo etxean.
1928
Pedro Sodupe jaio zen Elgoibarko San Lorenzo auzoan, Gelatxo zaharraren seme Gelatxo.
Txistulari aldizkaria sortu zen.
Lehen ale honetan "Un tesoro que se pierde: moralidad y danzas públicas" artikulua agertu zen. Lotuan utzi gabe lotzen, mutilak ziren batzuk...
1930
Eusko Ikaskuntzaren V. Biltzarra Bergaran, "Arte popular vasco" gai hartuta. Hitzaldi bana eman zuten A. Donostiak eta Manuel Lekuona abadeek musikaz eta ahozko literaturaz, baina ez zuten trikitixaren aipurik egin. Alabaina, plaza alaitzeko, trikitilariak kontratatu zituzten antolatzaileek.
Balentin Aldalur Zialtzeta soinujolea jaio zen Aian.
1932
Ramon Zubizarreta Landakanda pandero jolea jaio zen Azkoitian.
La Voz de Guipuzcoak Urretxuko Santa Anastasia jaiak direla eta zera dio: “Hubo triki-trisha en la plaza de toros, donde se congregaron muchos caseros, pues es su placer favorito bailar al compás de esta música”.
1935
Imanol Arregi Iturbide pandero jolea jaio zen Azpeitian.
Juanito Tapia soinujolea jaio zen Asteasun.
1936
Trikitilariak goraka doaz maila sozialetan: Zumarragako Trikitixa-ko Joxe Oriari elkarrizketa La Voz de Guipuzcoa egunkarian.
Kandido Bereistainek irabazi zuen Irungo lehiaketa.
Franco altxa egin zen Errepublikaren aurka. Gerra latza.
La Voz de Guipuzcoak 1936ko apirilaren 26an idatzitako kronikak zera dio: “Entre las danzas de nuestro país es quizá el triki-trixa la más agil, la más alegre de cuantas constituyen nuestro folklore, tan cuajado de emotividades paganas. Su perfecta realización requiere una gran resistencia física, con unos pulmones puestos a punto” .
1940
Joxe Urteagak Pasai Antxoko San Fermin jaietan debutatu zuen 14 urte zituela osaba eta Joxemiel Ormazabalekin batera.
1944
Iñaki Garmendia Laja soinujolea jaio zen Azkoitian.
1945
Tomas Soraluze Epelde soinujolea jaio zen Azkoitian.
1946
Txetxu Urrutia panderojolea jaio zen Laukizen.
1947
Angel Larrañaga panderojolea jaio zen Azpeitian.
1948
Flor de Canciones Populares Vascas bilduma argitaratu zuen Buenos Airesen Jorge Riezu kaputxinoak.
Habanako Marianao itsasertzeko ingurune dotorean zegoen Pennsylvania kabaretean jo zuen 1950-54 bitartean musikari profesional moduan Migel Sagastume Urkiko Aztiak.
1951
Kanta-kantari liburua argitaratu zuen Nemesio Etxaniz apaizak, irratiak zekartzan aide berriak euskaraz egokitu nahirik.
1953
Joxe Mari Astiasaran panderojolea jaio zen Asteasun.
1954
Martin Aginalde soinujolea jaio zen Larraulen.
Xabier Berasaluze Leturia pandero jolea jaio zen Billabonan.
1955
Luis Astiasaran soinujolea jaio zen Asteasun.
1957
Iñaki Malbadi soinujolea jaio zen Albizturren.
1960
Triki-Trixa de Zaldibar diskoa atera zuen Columbia etxeak. Gure tresnaren lehen grabaketa komertziala gerraostean.
Triki-Trixa de Zaldibar diskoa
Urteaga-Oria anaiek eta Joxe Migel Ormazabalek Zumarragako Trikitixaren lau single txiki grabatu zituzten Columbia etxearekin.
Joxe Mari Iriondok soinu handiarekin eta Benito Osa panderojoleak Zaldibarko Trikitixa izeneko disko singlea kaleratu zuten.
1961
Otsailak 11 zituela, jesuiten Loiola Irratia hasi zen emititzen, euskaraz. Garrantzi berezia edukiko zuen irrati honek trikitixaren zabalkundean.
1962
Joxe Mari Iriondok lehen trikitixa irratsaioa sortu zuen, Loiola Irratian, "Gure erromeriak", asterokoa.
Imanol Urkizu pandero jolea jaio zen Orion.
1963
Azpeitiko Trikitixa: Sakabi y Egañazpik lehen diskoa grabatu zuten Columbiarekin.
1964
Joxe Mari Iriondok bigarren trikitixa irratsaioa sortu zuen, Donostiako Herri Irratian, "Saski-Naski" izenekoa, igandero bi orduz.
Joseba Tapia soinujolea jaio zen Lasarten.
Joxe Mari Santiago Motriku pandero jolea jaio zen Bilbon.
*1964an ateratako dekretu baten bidez Manuel Fragak Loiolako Herri irratia itxi zuen aldi baterako.
Alboka izenburuko diskoa kaleratu zen CINSA etxearekin. Mariano Barrenetxea zen albokaria eta Romualda Zuloaga panderojolea.
1965
Kepa Junkera soinujolea jaio zen Bilbon.
1967
Baile Vasco, Triki-Trixa de Zumarraga diskoa argitaratzen da.
1968
Mikel Alustiza, Zumarragako Trikitixa-ko panderojolea jaio zen Zumarragan.
1969
Joxe Antonio Azkonobieta soinujolea jaio zen Orion.
Juan Ramon Azpitarte Imuntzo soinujolea jaio zen Azkoitian.
Mamen Garate, Maltzeta soinujolea jaio zen Hondarribian.
La Voz de Gipuzcoan: “El famoso compositor local y organista,… Ignacio Busca Sagastizabal, recomendó a Jose Oria se inscribiera en la Sociedad de Autores, pero éste fue despreocupado, sin apego a las riquezas, cuya obsesión fue vivir divirtiendo, haciendo danzar al prójimo y desatendió el consejo de su amigo” .
Golden dantzalekua ireki zen abenduaren 7an. Inaugurazio egunean bertan izan ziren Zumarragako Trikitixa eta Mikaela Zunzunegi panderojolearen ahizpa, Maritxu, trikiti doinuak atereaz. Hargatik edo, Goldeneko dantza saio guztiak beti bukatzen ziren orduan trikiti doinuaz.
1970
Trikitilari Txapelketa Donostiako Trinitate Plazan, irailaren 13an, Urolakoa eta ez beste inongoa zela uste zen giroa hiriburura ekarriz. Sakabi irabazle.
1971
Maixa Lizarribar soinujolea jaio zen Altzon.
1972
Apirilak 16 zituela, Trikitilarien Omenezko Jaialdia egin zen Usurbilen. Zeruko Argia-rako kronika egin zuen Mikel Ugalderen hitzetan, "Bertan, trikitrixa eta trikitrilarien omenaldia ezezik, herri osoaren jaialdia zela argi eta garbi ikusi zen zerbait da. Egun hura gogoan izango dugu bizi geran artean".
Asier Gozategi soinujolea jaio zen Orion.
Zumarraga izeneko diskoa, Zumarragako Trikitixa-rena, argitaratu zuen Edigsa etxeak "Herri Gogoa" zigilupean.
Philips etxeak Duo Amara-triki-ren diskoa kaleratu zuen: Jesús Piquer soinu handiarekin eta Primi Erostarbe irrintzilari txapelduna panderoan.
Trikititxa: Txilibrin y Balbino diskoa eman zuen argitara Columbia etxeak.
1973
Trikitilarien Omenezko Jaia Azpeitian, Loiolako Gazteek antolatua. Tartean ziren, besteak beste, Milagros Egiguren eta Esteban Larrañaga.
Xabi Arakama soinujolea jaio zen Zegaman.
Ander San Jose panderojolea jaio zen Donostian.
1974
Iker Goenaga soinujolea jaio zen Alkizan.
Xabier Alberdi Zabale soinujolea jaio zen Azkoitian.
Ixiar Orexa panderojolea jaio zen Andoainen.
Trikitilariak, Lajaren lehen diskoa, Iturbiderekin.
1975
Urrestillako Trikitixa, Auntxa eta Iturbideren diskoa kaleratzen du IZ etxeak.
Trikitilariak, Sakabi eta Egañazpiren diskoa.
Iker Dorronsoro soinujolea jaio zen Donostiako Igeldon.
Koldo Iparragirre soinujolea jaio zen Beasainen.
Joseba Iparragirre soinujolea jaio zen Idiazabalen.
1976
Kataluniako Alt Urgell eskualdean dagoen Arseguel herrian egin zen, lehenengoz, Trobada amb els Acordeonistes del Pirineu izeneko topaketa. Herri-musikari Katalunian eskaintzen zaion festibalik zaharrena da gaur egun, eta Europan soinu txikiak daukan garrantzitsuenetakoa.
Trobada d'Acordeonistes del Pirineu
Kristina Solano soinujolea jaio zen Ereñozun.
Alaitz Telletxea soinujolea jaio zen Oiartzunen.
Maider Zabalegi panderojolea jaio zen Oiartzunen.
Hogeitabost urte jarraian egin zituen Kaxianok Errezilgo festak soinua joz alaitzen. Omenaldia egin zioten bertan.
1977
Laja eta Landakanda bikotearen lehen diskoa kaleratzen du IZk.
1978
Xabier Solano soinujolea jaio zen Ereñozun.
1979
Tritinate Plaza txikia da Trikitixa Txapelketetarako. Anoeta frontoian egiten hasi ziren.
Eneritz Gorrotxategi soinujolea jaio zen Durangon.
Euskadiko Trikitixa Txapelketak abiatzen dira, dozena bat urtean sekulako arrakasta edukiko dutenak.
Bizkaiko Trikitilariak lanak ikusi zuen argia. Lan honetan soinua Luis Bilbao eta Rufino Arrolak jotzen zuten eta panderista Kepa Arrizabalaga zen.
Martin eta Iturbidek lehen diskoa grabatzen dute.
1980
Soinu txikia hezkuntza orokorrean sartzen hasi zen.
Urte gutxiren buruan izugarri jaitsiko zen plazako trikitilarien batez besteko adina.
1981
Laja eta Landakanda trikitilarien bigarren diskoa kaleratzen du IZk.
Juan Maltzetak LP bat grabatzen du bere alaba Mamenekin.
1987
Elkar etxean Tapia eta Leturia bikotearen Jo eta hautsi diskoa argitaratu zen.
Kepa, Zabaleta eta Motriku hirukote bizkaitarrak bere lehen diskoa argitaratu zuen.
1988
Anoeta frontoia txikia da trikitizaleak biltzeko. Txapelketa Donostiako belodromoan jokatu zen, 8.000 ikusle zituela. Tapia eta Leturiak irabazi zuten.
*Fransesc Marimon i Busqué kataluniar soinu joleak Mètode D´Acordió diatónic metodoa argitaratzen du.
1990
"Trikitixa berria" esan izan zaion mugimendua hasi zen, arrakasta komertzial handiarekin. Trikitixaren diskografia asko ugarituko zen hurrengo urteetan.
Euskal Herriko Trikitilari Elkartea izenarekin jarri zuten indarrean beren Elkartea trikitilariek, Esteban Larranaga lehendakari zutela.
1991
Azken Trikitixa Txapelketa (oraingoz). Zabale Anaiak irabazle.
1996
Trikitilarien Elkarteak izen berria hartu zuen: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, EHTE. Gema Sistiagak hartu zuen lehendakaritza.
Barañaingo Trikitixa Eskola sortu zen. Eskola honek berebiziko garrantzia eduki du gure tresnaren hedapenean Iruña inguruan.
Nafarroako Trikitixa, egun igaro berriaz
Joxean Agirrek Elgeta eleberria argitaratzen du. Urtebete lehenago Irun Hiria Literatur Saria eman zioten.
1997
Nafarroako Trikiti Eguna antolatu zen Arbizun. Ekimen honek jarraipena eduki du geroztik urtero, leku desberdinetan: Lesaka, Altsasu, Viana, Etxarri Aranatz...
1999
Imanol Urkizuk Ikerfolk-en pandero metodoa argitaratzen du.
2001
"Soinuaren liburutegia" liburu saila abiatu zuen Trikitixa Elkarteak, gure tresnaren memoria berreskuratu eta zabaltzeko asmoz.
2002
Trikitixa Elkarteak urtero nazioarteko jaialdi bat antolatzeari ekin zion.
2003
Trikitixaren Jardunaldiak sortu zituen Trikitixa Elkarteak, gure musikaren inguruko ikerketa sustatzeko asmoz, urtez urte berritzekoa, Inpernuko Poza izenerakin.
2004
Trikitixa Elkartearen ekimenez, Zerain Dantza Zain egitasmoa abiatu zen Gipuzkoako Zerainen. Urtean bederatzi erromeria antolatzen dira, Goierriko trikitilariekin eta Patxi Perez dantza sustatzailearekin
Bizkaiko trikitilarien doinuen partiturak bildu eta argitaratu zituen Xabi Aburruzagak Bizkaiko Trikitixa izenburuko lanean, estandarizazioari aurre egin eta gure ondarea gazteei transmititzeko.
2005
2003 eta 2004ko Jardunaldietako materiala liburu batean bildu eta argitaratzen du Trikitixa Elkarteak.