KONTU BARRI BAT ZUZEDIDU DA
Hitzak: Migel Bazterretxea (1685)
Doinua: Fran Lasuen
Kontu barri bat zuzedidu da
Errebaleko kalean,
Errebaleko kalean eta
andra gazteen artean
Zeloak gora zeloak beera
zeloan euren artean,
Ugartek orain aterako dau
saltsea bere gainean
Bikarioa dogoa legez
alegre eta librea,
andra guztiok beteren beste
a darabile maitea.
Amodioa zoro da beti
amoraduen artean,
Ugartek orain probatzen ditu
zeloak zertzuk direan
Barikua soila da legez
arik zapatu goizeko,
ordubietan presente dago
Bikarioaren aurrean.
Zeloegatik enojaduta
aserre zite zanean,
bere boltsearen eskatu jako
publiko kale batean.
Aek alanik iragoarren
Ugarte beti kalean,
Magdalentxori bentanarako
bidea galdu artean.
Falta eztitu adiskideak
Ugartek bere aldean,
Ibarrekoak egin ditue
bakeak aen artean
San Kristobalgo señaladuta
meriendia formatu
San Kristobalez akordatuta
Mirabailesen juntadu.
Aldatzetikan Bikarioa ta
Matxarirean Ugarte,
Ibarrekoak aldean ditu
bere laguntzat an bere
Etxean ondo giaduarren
ara orduko otzitu,
berotu baga meriendea jan
ezin leike ziertu
Sua da legez gauza bearra
aldean dabe ifini,
ango abarrak argi dakie
erri guztiti ageri
Mirabailesko Palazioak
obato dakiz kontuak,
ostera bere egingo dituz
bakotxak bere kantuak