DENON MAISUA
Koldo Izagirre
Elgeta, sasiaren sustraiak, 2001
"Beragatik izan ez balitz, gaur ez zegoen soinurik!"
"Trikiti asunto honek Elgetari zor dio den-dena."
"Gizon hura izan ez balitz gaur hemen trikitilaririk ez zen egongo."
"Guk gaur dakiguna hari zor diogu."
Trikitilari guztiek aitortzen dute Jazinto Rivasen garrantzia soinu txikiaren jarraipenean eta bilakaeran. Eta testigantza hauen arabera, bestalde, gerraurrerako ere hartua zegoen maisutzat.
Sakabik berak argitua du nagusigo horren zergatia :
"Lehengo trikitilariak bi edo hiru doinutan bakarrik jotzen zuten. Gaur egun Elgeta da denon maisua. Bost edo sei doinu edo tonu gehiago ateratzen zizkion harek bere soinuari. Harengandik ikasi dugu denok."