ADARRAK EMAITEN DIRA MIRABALLESEN

Hitzak: Antonio Olazabal eta beste (1619)

                I

Adarrak emaiten dira Miraballesen,

Dozena mila florinen.

Zeruetarik etorri da Moisen

Egia esatera Errazkinen.

Miraballesko etxe horri

Lehen ohi ceritzan Zapatari;

Orain eman dio dordo horrek izen on hori

Andreoi erakusteko dantz hori.

Adarrak emaiten dira etxe horretan

Nori bere diruetan, arratsetan.

Hargaitik ohi dabil puinaltxoa paseaetan,

Pordoetxoa duela eskuetan.

Mirabalesko jaunarenean

Adarrak ematen dira gotarik ez duanean;

Gota duen orduan buru txipia ohi daduca txoruan,

Echecoac larri ohi da [...] korruan.

Handuraz beterik magalak,

Sendatzeko belaunak,

Joan ohi zaizka andreak;

Atera ohi dira handik bustirik begiak.

Kontsolatu ohi da Profetisarekin,

Eskuren duela Alferiz Matxin,

Askotan sartu ohi zaka Abadesakin;

Andre ederrok orduan dantzatu ohi dira besterekin.

Gosetez hartu ohi ditu andre ederrak,

[... ]la ekusirik haren begi ederrak.

Enbidiosoak dira txabiraiaren begiak;

Halakoak dira haren eginak.

        In Dei nomine Amen

 

                II

Misteriok zetik Erregen ofrendak,

Ezin esan niazkakek Miraballesko gauzak.

In habent humana misteria,

Begietan dakiala beteria.

Hi ezer haite hor edatera,

Txapoeokin barazkaritara,

Adarrokin gosaritara;

Arratsean hoake oilokin afaritara.

Estu egongo haiz hoen glosatzen;

Antzarak bazeakik deadar egiten;

Salamankako zuloan egondu hintzan ikasten;

Icaragoa haiz hoen egiten.

Receta eske ohi habil galdua.

Gotak on ez dik galboa;

Edukak geldirik porrua

Eta jan egik sagar heldua.

Uztak geldirik besterenai,

Zelestinak esanagatik bai.

Irakurri ezak ondo a hai

Edo egingo dek ohean ai.