SARRERAK: Aurretiaz salgai, Uhagon kulturgunean eta Udaleko harreran. Egunean bertan, 16:30ean zabalduko da UNIko lehiatila.
Txapelketako partaideak:
Xabier Etxaniz eta Ainara Saizar, Mirari Azkune eta Aintzane Agirrebeña, Xabier Malbadi eta Ander Malbadi, Jose Luis Garmendia “Laja II” eta Eugenio Gisasola “Lutxurdio”, Ander Blasco eta Jon Ander Azkue, Jone Uria eta Julene Otegi, Edurne Iturbe eta Oihana Irastorza, Julen Alonso eta Eneritz Aulestia.
Hirugarren urtez 2019an ere hemen da Euskal Herriko Trikitixa Elkartea Maketa lehiaketarekin. 25 urtetik beherako musikari edo ikasleei zuzendua dago. Taldean, bakarka edo bikotean trikitixa edo/eta panderoa oinarri hartuta, zure proposamenak jasotzeko zain geratzen gara. Bideoak maiatzaren 13a baino lehen aurkeztu behar dira. Gogoratu 10 kantu aukeratuekin CDa grabatuko dugula Hernaniko Oh Brother estudioan, eta Durangoko azokan guztien eskura jarriko dugula.
Bihar, abenduaren 1a eguerdiko 12:00etan Asteasuko udaletxean aurkeztuko dugu Soinuaren Liburutegiko 14. alea.
Joxean Agirrek hartu du Eleuterio Tapia zenaren gertakizun eta ibilideak eskura jartzeko ardura. Liburuarekin batera, bilduma honetan ohikoa den legez, CDa itsasirik darama, Eleuterioren hainbat audio erantsita.
Liburu honetan, Eleuterioren anaia zen Juanito Tapiari ere keinu bat egin nahi izan zaio baita ere, atal bat gorde zaiolarik eta EHTEk artxiboan jasota dauzkan zenbait audio erantsi direlarik.
Liburu diskoa dagoeneko salgai dago webgune honetako “DENDA” atalean eta ohiko saltokietan.
Urte hasieran abian jarri genuen maketa lehiaketaren emaitza eskuetan daukagu: HAZIAK II. 25 urtetik beherako gazteei eman nahi izan zaie aukera proiektu honetan, eta, proposatutako hainbat kanturen artean 10 aukeratuta osatu dugu CDa aurten ere. Kantu eta formazio ezberdinez osatutako lan honetan 10 talde edo bikote ezberdinek parte hartu dute:
HOR DUN KOXKA
LEIRE ETXEZARRETA, EIDER GARRO ETA MAIDER AZKARRAGA-URIZAR
ANDONI ORUESAGASTI ETA UXUE KEREJETA
LIZAR TALDEA
TRIKI-NI TALDEA
IRATXO GOROSTIZA ETA IMANOL KAÑAMARES
AMAIA ETXHEVERRY ETA MIREN IRALOUR-ETCHEVERRY
OIHAN ARIZALA ETA IRATI IBINAGA
EGURRE TALDEA
ELENE JAKA, AINHOA IRAZUSTABARRENA ETA JUNE OLAIZOLA