Api 10
2018
NOIZ: Apirilaren 14ean 19:00etan
NON: Oñatiko Gaztelekuan
PARTAIDEAK:
– Egurre taldea eta lagunak
– Andoni Oruesagasti eta Uxue Kerejeta
– Irati Gutierrez eta Maixa Lizarribar
– Ttipika taldea
– Hor dun koxka
– Olatz Alberdi eta Maddi Alberdi
– Julen Alonso eta Eneritz Aulestia
SARRERA DOAKOA
Antolatzailea: EUSKAL HERRIKO TRIKITIXA ELKARTEA
OÑATIKO UDALAREN LAGUNTZAZ
Mar 20
2018
2018an zehar Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak ekimen berria abian jarria dauka: hilab
etero sare sozialen bidez proposatutako kantu baten partiturak egin eta eskura jarriko ditu.
Otsailean zehar egindako proposamenen artean HUNTZA taldearen “Hautsetatik” kantua aukeratu zen. Hona hemen zenbakizko eta solfeozko partiturak:
Hautsetatik zenbakiz
Hautsetatik solfeoz
Martxoa bukatu bitarte bigarren deialdia egingo dugu, eta proposamenen artean berriz ere bat aukeratuta, apirilean zehar argitaratuko dugu bigarrena.
Egon adi beraz eta zure proposamenak jasotzeko zai edukiko gaituzu!
Mar 6
2018

Iazko harrera bikaina ikusita Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak maketa lehiaketa antolatzea erabaki du aurten ere. 25 urtetik beherako musikari edo ikasleei zuzendua dago. Taldean, bakarka edo bikotean trikitixa edo/eta panderoa oinarri hartuta, zure proposamenak jasotzeko zain geratzen gara. Bideoak maiatzaren 14a baino lehen aurkeztu behar dira. Gogoratu 10 kantu aukeratuekin CDa grabatuko dugula estudioan, eta horietako bati bideoklipa grabatzeko aukera ere emango zaiola.
Animatu! Zure zain gaude!
Mar 1
2018
NOIZ: Martxoaren 17an, 17:30ean
NON: Azpeitiko Soreasu antzokian
PARTAIDEAK:
- Eneko Arbeo eta Mireia Ibabe
- Obaneuke
- Ansorregi eta Larrañaga
- Joxe Mendizabal
- Astiasaran II eta Andonegi
- Epelde eta Lutxurdio
- Ttipika taldea
SARRERAK : Martxoaren 9tik aurrera eskuratu ahal izango dira 12 €-tan:
– Azpeitiko Mendizabalen, Pastorkuan eta Berdien
– Azkoitiko Ixidron
– Elkartera idatziz: trikitixa@trikitixa.eus
– Elkartera deituz: 943 83 28 28 (goizez)
Erreserbak egunean bertan 16:00etatik 16:30etara jaso beharko dira leihatilan (jasotzen ez direnak salgai jarriko dira).
Ots 15
2018
2018ko martxoaren 10ean ospatuko da Arantzan, herriko frontoia, 16:30ean hasita, Arantzako Udaleko Kultur Batzordeak antolaturik.
PARTE HARTZAILEAK:
- – Agorreta musiak eskola
- – Arantzako trikitilariak
- – Azpeitiko Sahatsa dantza taldea
- – Elizagoien ahizpak
- – Etxalarko trikitilariak
- – Irats trikitixa eskola
- – Isidoro Fagoaga musika eskola
- – Lesakako trikitixa eskola
- – Lesakako udal musika eskola
- – Mendaur trikitixa eskola
-
Bertaratutako publikoaren artean hainbat sari zozketatuko dira.
- Sarrerak 5 €tan. 12 urtez beherakoek doan.
Urt 3
2018
2018ko urtarrilaren 27an ospatuko da Lesakan, Harriondoa kulturgunean
17:30ean hasita, Nafarroako Trikitixa Elkarteak antolaturik.
PARTE HARTZAILEAK:
– Kepa Junkera eta Sorgiñak
– Igon Olaguenaga eta Egoitz Uriarte
– Erika Lavillard, Sabine Ferreira eta Raphael Ferreira
– Elgorriaga anai-arrebak eta Egoitz
– Eneko Dorronsoro, Gari Otamendi eta Ixak Arruti
– Niko Etxart
– Patrik Larralde eta Christian Larralde
Sarrerak eskuragarri izango dituzue Oninart-en, edo erreserba bidez helbide honetan: nafarroakotrikitixaelkartea@gmail.com (Prezioa 12€)
Jaialdia bukatu ostean afaria izango da Irubide jatetxean 20€tan.
Aza 23
2017
Urte hasieran abian jarri genuen maketa lehiaketaren emaitza eskuetan daukagu: HAZIAK. 25 urtetik beherako gazteei eman nahi izan zaie aukera proiektu honetan, eta, proposatutako hainbat kanturen artean 10 aukeratuta osatu dugu CDa. Kantu eta formazio ezberdinez osatutako lan honetan 8 talde edo bakarlari ezberdinek parte hartu dute:
TTIPIKA TALDEA
EGURRE TALDEA ETA LAGUNAK
IRATI GUTIERREZ
JULEN ALONSO ETA ENERITZ AULESTIA
ANDONI ORUESAGASTI ETA UXUE KEREJETA
OLATZ ALBERDI ETA IDOIA ASURMENDI
BEÑAT ZATON
HOR DUN KOXKA TALDEA
HAZIAK, erein berriak direlako eta bide luzea daukatelako jorratzeko. Baina HAZIAK, beraien gaztetasunean helduak ere badirelako.
Bide batez, hona hemen kantu irabazlearen bideoklipa lotura honetan: BARRUAN DUGUN UMEA – Julen Alonso eta Eneritz Aulestia
*Diskoa, webgune honetako DENDA atalean edo ohiko saltokietan eros dezakezu.
**Aurkezpen kontzertua Durangoko Azokako Ahotsenean izango da, abenduaren 9an 17:40ean.
Aza 13
2017
Datorren azaroan zehar Azpeitiako Trikigiro Elkarteak I. Hitzaldi zikloa antolatu du Azpeitiako San Agustin kulturgunean.
Azaroak 14, 19:00etan: Trikitixaren euskalduntzea 70ko hamarkadan: Urola Erdiko trikitixaren ekarpena euskal kulturan
Hizlariak: Joseba Tapia, Iñigo Aranbarri eta Joxe Mari Iriondo
Moderatzailea: Joseba Tapia
Azaroak 21, 19:00etan: Urola Erdiko trikitixa datutan: trikitilariak, txapelketak eta erromeriak
Hizlariak:Irati Aranguren, Haritz Garmendia eta Laxaro Azkune
Aurkezlea: Ibon Errazu
Azaroak 28, 19:00etan: Urola Erdiko trikitixaren lorratza gaur egungo trikitilariengan: trikitixaren oraina eta etorkizuna
Hizlariak: Josu Arrizabalaga Izer, Xabier Etxaniz eta Josune Arakistain
Elkarrizketatzailea: Alex Arzelus
Aza 2
2017
2017ko azaroaren 25ean ospatuko da Getxon, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, 19:00etan, Getxoko Udalak antolaturik.
PARTAIDEAK:
– David W. & Caitlin Romtvedt
– Pablo Vergara & Matthew Ward
– Imuntzo eta Beloki
– Josune Arakistain, Aitor Huizi eta Uxue Amonarriz (Huntza)
Jaialdia bukatu ostean Algortako Azebarri Kultur Elkartean trikitijaia.
Sarrerak Nazioarteko Trikitixa Jaialdia hasi baino lehenago Andres Isasiko leihatilan erosi ahal izango dira. Aldez aurretik erosi nahi izatera berriz, Kutxabanken eta Algortako Kultur Etxean bertan ere eskuratu ahal izango dira: prezioa 8 €.
Ira 14
2017
NOIZ: Azaroak 26, igandea
ORDUA: 17:30ean
NON: Zaldibarren
ZORTZI BIKOTE SAILKATUKO DIRA.
Kanporaketak: Azaroak 4 Aramaion eta azaroak 11 Azkoitian
Izen emateko azken eguna urriak 14
Informazio gehigarriak:
Zaldibarko txapelketa -oinarriak
Eskaera orria
Argazkiak egiteko baimena (helduak) Argazkiak egiteko baimena (umeak)
Idiazaldibar – partitura