Deskribapena
EGILEA: PAKO ARISTI
Liburua + Diskoa
“Gelatxo” esatea suaren ondoan historia zaharrak berritzen hastea da.
“Gelatxo” esatea garai bateko erromerien hotsa entzutea da.
“Gelatxo” esatea existitzen ez den mundu bat berpiztea da.
“Gelatxo” esatea bere aportazioa egin ondoren orain mundutik kanpo dagoen musiko bat edo musiko talde bat berpiztea da.
Halere, “Gelatxo” esatea geure musikaren parte zenbateraino den geuk ere ez dakigun gizon bat aipatzea da.
“Gelatxo” esanda gizon bat ikusten dugu, besoak zabalduta.
Eta besoen artean soinu handi bat dauka, tekladuna. Beti. Ikusi ditudan haren ehundaka argazkietan soinua dauka beti paparrean.
Txantxangorriak papar gorria dauka. Aizkolariak papar zabala. Gelatxok soinu bat dauka paparrean.
——————————-
DISKOA: Konpakto honetan entzungai dituzuen grabaketak 1995 eta 1997 urteen artean egin zituen Gelatxok berak etxean. Soinuaren kalitateari baino dokumentuaren baloreari erreparatu diogu aukeraketa egiterako orduan.
- Kalejira. Herrikoia. Gelatxo
- Morito y torero. Pasodoblea. Ezezaguna
- Taiganne. “Vals Mussette”. M. Gardoni
- Lejos de ti. Tangoa. Jaime Texidor
- Beti gazte. Fandangoa. Pedro Sodupe, Gelatxo
- Tapia. Arin arina. Pedro Sodupe, Gelatxo
- Pasodoblea. Bernardo Alberro “Ordiziko itsuari” ikasia
- Fox movido. Pedro Sodupe, Gelatxo
- Polka. Radiotik hartua extranjero bati
- Pasodoble de la banda. Luis Camblor
- Kalejira. Herrikoia. Gelatxo
2001 / Soinuaren Liburutegia, 2