Sakabi, soinu txikiaren handitasuna

6,90

Kategoria

Deskribapena

EGILEA: IÑIGO ARANBARRI

Liburua + Diskoa

Ikasi egin nahi zuen.
Gaizki esan dut, ikasten segitu nahi zuen esan beharko nuke. Ikasten segitu nahi zuen bizitza guztia ikasten eman zuen hark.
Seguruenik ez zuen nahi izan zuen adina ikasi, baina trikitixaren munduan pausua garbi emana dago, eta atzera itzultzea, ezinezkoa da. Gazteagoetan, Laja dator indartsu, eta Sakabiren kezka beretsuei erantzuteko bilatu zuen honek ere, Altunaren laguntza. Igarri egiten da. Sakabik tonu zailetan, do sostenidotan-eta jotzen duenean, ez du urruti txistularien eskola. Lajaren zenbait fandangotan, Sakabirenetan bezalaxe, nabari da bandaren erritmoa…
Trikitixa munduan, Gelatxok eta Elgetak pieza berriekin ekarri bazuten iraultza, Sakabi bigarren baten lehen urratsa da. Deitu perfekzioaren bila abiatzea. Deitu soinuari duintasuna ematea. Deitu lanbidea serio hartzea.
Horra Sakabiren ekarria.

—————————

DISKOA: Entzungai dituzuen hiru grabaketak Joxe Mari Iriondok emanak dira. 1970eko Txapelketan atzean entzuten diren hotsak suziriak edo etxaferuak dira, dokumentua bere osotasunean gorde nahi izan dugu. Beste bi grabazioak Joxe Mari Iriondok Loiola Herri Irratian egindakoak dira.

Euskal Herriko I. Trikitixa Txapelketa (1970 irailak 3)

  • Maria zugana nator. Trikitixa

  • Andre-gizon kontuak. Trikitixa

  • Tristerik nago tristerik. Trikitixa

  • Urruti nere menditik. Kalejira

1963 Loiola Herri Irratia

  • Gaurko erromeriak. Trikitixa

  • Mañariatik Urkiolara. Porrusalda

  • Pepe Andoainen fandangoa

  • Pepe Andoainen arin-arina

  • Txokoloren fandangoa

  • Aittolako arin-arina

1966 Loiola Herri Irratia

  • Kalejira

  • Madalen Madalen. Fandangoa

  • Arin-arina

  • Basatxoritxu

  • Anai-arrebak

  • Anttoni Antton

  • Urtaini. Trikitixa

  • Neska zaharrak. Trikitixa

  • Kalejira

2003 / Soinuaren Liburutegia, 4

Menua