Epelde, mende baten soinua

6,90

Category:

Description

EGILEA: XABIER GANTZARAIN

Liburua + Diskoa

Ez naiz gai, azkoitiarra izan arren, fandangoa eta arin-arina bereizteko. Kalekumea naiz. Beste belaunaldi batekoa. Hori esanda ez nuke ezer konponduko, ordea. Ez baita, beharbada, belaunaldi kontu soila. Badira ni baino gazteagoak diren trikitilariak eta trikitixa zaleak. Baina, esan dut: tradizioa aukeratu egiten da.
Ahal den neurrian, behintzat. Ezin da aukeratu noiz eta non jaio. Ezin jakin zein hizkuntza emango dizun amak. Ezin da aukeratu euskaldun izatea jaio berritan.
Baina gero bai. Tradizioa, kultura, bizimodua, ideologia: euskaltasuna aukeratu egiten da. Ahal den neurrian, behintzat.
Epeldek ere, aitak jotzen zuen dultzaina albo batera utzi, eta indartsu zetorren instrumentu berria hartu zuen eskuetan: soinu txikia.
“Dultzaina jotzeko asko putz egin behar zen.”
Asko putz egin behar zelako. Argi dago: mundua ez dute erabaki sakonek bakarrik aldatzen.
Mundua egunez egun, urratsez urrats egiten da.
Asko konturatu gabe, herri musika, eta beraz herria, errotik aldatzen lagundu duen mugimendu bateko partaide izan da Epelde.

—————————–

DISKOA: Soinuarekin Epelde, Joxe Mari Soraluze eta panderoarekin Egurrola, Antonio Sudupe. Lehenengo bi grabazioak 1979ko txapelketakoak dira, beste grabazioa Joxe Mari Iriondok Loiola Herri Irratian egindakoa da. Dokumentuak bere osotasunean gorde nahi izan ditugu, horrela, kantu batzuen bi aldaera aurkituko dituzue.

Euskal Herriko VII Trikitixa Txapelketa. Finalaurrekoa (1979 urtarrilak 21).

  • Aurkezpena eta kalejira

  • Trikitixa

  • Porrusalda

Euskal Herriko VII Trikitixa Txapelketa. Finala (1979 urtarrilak 21).

  • Aurkezpena eta kalejira

  • Porrusalda

  • Aupa mutilak. Porrusalda

  • Trikitixa

  • Porrusalda eta kalejira

1968-69 Loiola Herri Irratia

  • Zaharren Trikitixa

  • Aupa mutilak. Porrusalda

  • Martitteko trikitixa

  • Porrusalda

  • Hanka arinak. Fandangoa

  • Epelde gainekoa. Arin arina

  • Kalejira

2004 / Soinuaren Liburutegia, 5