es | fr | en

Api 16 2021

“GORPUTZAREN EZAGUTZA ETA ARIKETA PREBENTIBOAK” IKASTAROA

“Soinua edo panderoa jotzean bizkarreko mina izaten duzu?

Besoak kargatuak izaten dituzu?

Eskumuturra minberatzen zaizu?

Badakizu zergatik gertatzen zaizun?

Zure ikasleek ere gorputzeko arazoak izaten dituzte eta ez dakizu nola lagundu?

Soinua edo eta panderoa minik gabe jotzeko ariketak ikastea proposatzen dizugu.

Lesioen aurrean egin dezakegun egokiena, lesioari berari aurrea hartzea da

Iñigo Perez Garcia – Fisioterapeuta eta eliteko kirolan aditua”

GORPUTZAREN EZAGUTZA ETA ARIKETA PREBENTIBOAK

IRAKASLEA: Iñigo Perez Garcia

NON: Azpeitiko Basozabal jauregian, Enparan kalea 18

NOIZ: apirilaren 24ean

ORDUTEGIA

                       – 10:00-10:45 gorputzaren ezagutza

                       – 10:45-11:15 atsedenaldia

                       – 11:15-12:00 ariketa prebentiboak, praktika

PREZIOA: 25,00 € (bazkideek % 15eko deskontua)

Izen emateak trikitixa@trikitixa.eus helbidera idatzita apirilaren 21a baino lehen (hau barne).

Mar 5 2021

SANJOSETAKO XXXI. TRIKITI JAIALDIA

NOIZ: Martxoaren 20ean, 16:00etan eta 19:00etan

NON: Azpeitiko Soreasu Antzokian

PARTAIDEAK:

  • Alaitz Roteta eta Ainara Saizar
  • Irma eta Amets
  • Araitz Etxaniz eta Enaitz Alberdi
  • Fan&GO taldea
  • Lurdes Alkorta eta Mailu Sudupe “Egurrola”
  • Lidia eta Leire
  • Xabier Solano, Kristina Solano eta Txus Aranburu

SARRERAK :

Martxoaren 8tik aurrera eskuratu ahal izango dira 12 €-tan (kudeaketa gastuak 0,50 €)
Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatiba helbidean

Elkartera deituz martxoaren 9tik aurrera: 943 83 28 28 (goizez)

Urt 26 2021

“ARMONIAREN SOINU TXIKIA” ikastaroa

Zer da armonia? Zer dira akordeak?

Zer dira graduak eta nola antolatzen dira?

Nola lotzen da armonia melodiara? Zer lotura dauka?

Nola ekar dezakegu soinu txikira?

Aitor Furundarena Usabiaga

Galdera hauei eta gehiagori erantzuna emanez ARMONIAREN SOINU TXIKIA ikastaroa antolatu du EHTEk.

IRAKASLEA: Aitor Furundarena Usabiaga

NON: Errenteriako Jose Luis Caso aretoa, Pablo Iglesias Hiribidea 11 (Gipuzkoa)

NOIZ: otsailaren 6ean

ORDUTEGIA: – 9:00-10:00 Zer da armonia

                       – 10:00-10:15 atsedenaldia

                       – 10:15-11:45 Akordeak eta graduak

                       – 11:45-12:15 atsedenaldia

                       – 12:15-13:15 Soinu txikiaren armonia

PREZIOA: 50,00 € (bazkideek % 15eko deskontua) Izen emateak trikitixa@trikitixa.eus helbidera idatzita otsailaren 3a baino lehen (hau barne).

Urt 20 2021

NAFARROAKO VII. TRIKITI JAIALDIA

2021eko urtarrilaren 30ean ospatuko da Altsasuko Iortia Kultur Gunean 17:30ean hasita, Nafarroako Trikitixa Elkarteak antolaturik.

Parte hartzaileak:

– Estangatarrak
– Roberto Etxebarria eta Eusebio Mayalde
– Monik Valor eta Eider Iraola
– EinGO Taldea
– Neomak
– Ander eta Xabi Malbadi
– Enrike Zelaia

Sarrerak eskuragarri
NAFARROAKO VII. TRIKITI JAIALDIA | Centro Cultural Iortia (iortiakultura.com) webgunean.(prezioa 12 €)

Urt 12 2021

PAPERETIK SOINURA (3)

Azken urteetako ekimenari jarraituz, 2020ean ere 12 kanturen partitura berriak egin ditu EHTEk. Andoitz Antzizarri eman zaio ardura 24 partiturak egiteko, bai solfeoz eta baita zenbakiz ere Tirikitrauki esku-soinu dendaren laguntzaz azken hauek “Zenbakiz” doako editorea erabiliz.

2020ean gainera, liburu bikoitza argitaratu dugu, 2019an eta 2020ean egindako partitura guztiak liburu bakarrean bildu ditugu. 24 kantu ezagun, 1990eko hamarraldiko kantu ezagunekin hasita 2020ean argitaratu berri diren moda modako kantuetaraino. Paperetik Soinura bildumako 3. alea, ale bikoitza oraingoan.

E.T.S, Julieta Venegas, Nogen, Izaro, Berri Txarrak, Hertzainak…

Eta noski, trikitixaren sortzaileak ere bai: Joseba Tapia, Iker Goenaga, Oihan Arizala, Asier Gozategi, Aritz Alustiza…

Informazio gehiago:
Euskal Herriko TRIKITIXA ELKARTEA » Denda

Abu 25 2020

TRIKITILARI GAZTEEN XL TXAPELKETA, ZARAUTZ

(argazkia: Ibon Errazu)

NOIZ: Irailak 2, asteazkena

ORDUA: 19:00etan

NON: Modelo aretoa, Zarautz

Soinujoleak eta pandero jotzaileak 20 urte bete gabe izango dituzte txapelketa egunean.

Izenak Zarauzko Udaleko Jai eta Ekitaldietako departamentuan emango dira (Kale Nagusia 30) 943.00.51.19 telefonora deitu ta, abuztuaren 26a baino lehen.

Urt 3 2020

NAFARROAKO VI. TRIKITI JAIALDIA

2020ko urtarrilaren 18an ospatuko da Lesakan, Harriondoa kulturgunean

17:30ean hasita, Nafarroako Trikitixa Elkarteak antolaturik.

PARTE HARTZAILEAK:
– Iñorkiñak
– Irma Karrera eta Jokin Tolosa
– Imuntzo eta Aintzane Agirrebeña
– Zazpietan lehenak joteroak
– Ioar Oteiza, Garazi Erbiti eta Ladis Satrustegi
– Iñaki Plaza eta Alex Lopez
– Iker Goenaga eta Jon Lasa

Sarrerak eskuragarri izango dituzue Oninart edo Zialdon, edo erreserba bidez helbide honetan: nafarroakotrikitixaelkartea@gmail.com (Prezioa 12€)

Jaialdia bukatu ostean afaria izango da Irubide jatetxean 20€tan.

Informazio gehiago hemen:

http://trikitixa.eus/wp-content/uploads/2020-01-18-Nafarroako-VI-Trikiti-jaialdia.jpeg

Aza 19 2019

“ZITZE. ISUKITZE HAUSPOGORAN”



Fredi Paiak hartu du Tomas Zitze zenaren gertakizun eta ibilbideak eskura jartzeko ardura Soinuaren Liburutegiko 15. ale honetan. Liburuarekin batera, bilduma honetan ohikoa den legez, CDa itsasirik darama, Zitzeren hainbat audio erantsita.

Tomas Zitze Plentzian jaio eta Gatikan zendu zen, ondorioz bi udaletan aurkeztuko dugu liburua.

Lehen aukezpena:

EGUNA: Azaroaren 23, larunbata, 12:30ean

NON: Goñi Portal, Plentziako kultur etxea

Bigarren aurkezpena:

EGUNA: Azaroaren 30, larunbata, 12:00etan

NON: Gatikako kultur etxea

Duela 15 urte ekin genion Soinuaren Liburutegia osatzeari eta ibilbide horretan, hainbat trikitilariri eta panderojoleri eskainitako biografiak argitaratu ditugu: Elgeta, Gelatxo, Rufino Arrola, Sakabi, Epelde, Zumarragako Trikitixa, Urrestillako Trikitixa, Landakanda, Maltzeta, Zendoia, Aristerrazu, Laja, Iturbide, Tapia eta aurten Zitze.

Liburu diskoa dagoeneko salgai dago webgune honetako “DENDA” atalean eta ohiko saltokietan.

 

 

 




Aza 11 2019

KALEAN DA HAZIAK III DISKO BERRIA

Urte hasieran abian jarri genuen maketa lehiaketaren emaitza eskuetan daukagu: HAZIAK III. 25 urtetik beherako gazteei eman nahi izan zaie aukera proiektu honetan, eta, proposatutako hainbat kanturen artean 10 aukeratuta osatu dugu CDa aurten ere. Kantu eta formazio ezberdinez osatutako lan honetan 10 talde edo bikote ezberdinek parte hartu dute:

ANDONI ORUESAGASTI ETA UXUE KEREJETA

BEÑAT ITURRIOZ ETA XIKER LARREA

ANE ETXEZARRETA ETA SARA IRIARTE

HEGALAK TALDEA

LARU TALDEA

GORKA VALDES ETA JULEN LETURIONDO

AINHOA SANCHEZ

IÑAKI LIZARRALDE ETA IÑAKI ETXAIDE

IRADI SIERRA ETA MADDI GALDEANO

EIDER LUENGO

*Diskoa, webgune honetako DENDA atalean edo ohiko saltokietan eros dezakezu.

**Aurkezpen kontzertua Durangoko Azokako Ahotsenean izango da, abenduaren 6ean 17:40ean.

Urr 18 2019

HELDUEN TRIKITIXA ETA PANDERO TOPAKETA 2019

This image has an empty alt attribute; its file name is Helduen-trikitixa-topaketa-kartela-3-1024x768.jpg

Adin nagusikoa bazara eta trikitixako edo panderoko ikasketak aspaldi utzi bazenituen, edo heldutan ikasten hasi bazara, hala oraindik jotzeko gaitasuna duzu eta gauza berriak ikasiz giro atsegin batean zure tankerako jende berria ezagutu nahi baduzu, hauxe da zure aukera.

Morga herriko Meakaur aterpetxean egingo dugu asteburuko egonaldia eta trikitixa eta panderoa joaz elkar ezagutuz ongi pasatzeaz gain, ikastaro ezberdinak ere antolatu ditugu: Larunbat arratsaldean IRAIDE ANSORENA perkusio jolea etorriko da aterpetxera eta igande goizean berriz, JOSEBA TAPIA trikitilaria.

NOIZ: Azaroaren 9tik 10era

NON: MORGAN (Meakaur aterpetxean)

PREZIOA: Asteburuko egonaldia(ikastaroak barne): 70 euro.

Aurten, ikastaroetara soilik etortzeko aukera ere zabaldu dugu. Ikastaro bakoitzaren prezioa 20 euro.

Izena emateko trikitixa@trikitixa.eus helbidera idatzi behar da urriaren 31a baino lehen.

Animatu eta zatoz!