EUSKAL HERRIKO TRIKITIXA ELKARTEA 50 urte eta gehiago

20,00

Kategoria

Deskribapena

2022an ospatu zituen Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak (EHTE) urrezko ezteiak. Data esanguratsu hori aitzakia bikaina izan zen orain arte egindako bidearen inguruan hausnartzeko. Dena dela, proiektu honen abiapuntua ez zen efemeride kontua izan. Aitzitik, lehenagotik sentitu genuen gisa honetako lan bat egiteko beharrizana.

Egoitza aldaketarena izan da azken urteetan elkarteak hartu duen erabaki nagusiena. 2021ean, bi hamarkada eta gero, elkartea Zarauztik Azpeitira lekualdatu genuen. Ez zen egun batetik bestera hartutako erabakia izan. Adostasun zabala lortu behar zen aurrena. Izan ere, bost hamarkada hauetan ehunka dira elkarte honen inguruan trikitiaren mesedetan lanean aritu diren pertsonak. Ohore handia da aurrekoen lanari jarraipena ematea, baina baita ardura ere. Hor kokatzen da egitasmo honen abiapuntua.