Eleuterio bera zen festa

12,00

Kategoria

Deskribapena

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

EGILEA: JOXEAN AGIRRE ODRIOZOLA

LIBURU+DISKOA

Trikitilariei eskainitako neure podium partikularrean Elgeta zegoen lehen postuan eta, oso gutxi ezagutzen nuen arren, Eleuterio Tapiak okupatzen zuen bigarren lekua, trikitia eta herri kirolak aldi berean uztartu zituelako. Bi arlo berezi izango zirela pentsatzen nuen, baina gerturatzen hasi orduko ohartu ginen soinua, dantza, indarra, sasiora eta apustuakā€¦ dena nahasian zeudela, mundu bakar bat osatzen zutela.

Eleuterio Tapiak bete-betean bizi izan zuen mendiko erromerien garaia, baina irratiak eta txapelketak etorri eta soinu txikia kultura molde modernoetan sartzen hasi zenean, egoera berrira egokitzen jakin zuen eta, ez hori bakarrik, zenbait arlotan aitzindari izaten asmatu zuen, irakaskuntzan esate baterako, bera izan baitzen Elgetaren ondotik ikasleei ierakusten hasi zena, etxean jendea hartuz lehenik eta Usurbilen lokala zabalduz ondoren.

Zertzelada jakingarri horien gainetik, ordea, bere izaera, inguruan festa jartzeko zuen dohaina, bizitza apustu gisa ikusteko zuen joera eta veste hainbat ezaugarrik egiten dute erakargarri, egiten dute handi Eleuterio Tapia, bere azken urteetako gertakari makurrak ahastu Gabe, Intxaurrondo kuartelean basaki torturatu baitzuten, epailearen Aurrera joan eta libre gelditzeko.