Landakanda, panderoaren erregea

6,90

Kategoria

Deskribapena

EGILEA: MIEL A. ELUSTONDO

Liburua + Diskoa

“Izena ezagutu arren, haren izanik ez nuen ezagutzen. Liburua eginez ezagutu dut, eta ez dut dudarik izan izenburuan “Panderoaren erregea” jartzeko. Lehendik ere titulu hori jasoa da Landakanda. 1998an, omenaldia egin ziotenean Azpeitian, “Panderoaren erregearen atsedena” idatzi zuen Felix Ibargutxi kazetariak egunkarian. Landakandarekin hizketan, berriz, jakin dut sasoi batean Azkoitian egin zen festibal batean ere halaxe jarri zutela afixan: “El rey del pandero”. Ramoni ez zaio askorik gustatzen “errege” kontu hori, neu ere ez naiz erregezalea batere, baina, Landakanda artista hutsa dela adierazteko modua da. Bestela, “Panderoaren artista” ere ez legoke txarki. Errege, ez errege… artista da Ramon”.

—————————-

DISKOA: Lehenengo pieza 1963. urte inguruan Landakandak Maltzetarekin grabatutakoa da. Hurrengo biak berriz, Eleuterio Tapiarekin jotakoak dira. Gainerakoetan, Laja eta Landakanda entzungo dituzue, 1979tik 2005era bitarteko grabazioetan. Disko honetako azken hiru piezetan Zabaleta eta Txetxu Urrutia dituzte lagun.

  • Trikitixa

  • Loiolari. Trikitixa. 1973

  • Oraingo gazteak. Porrusalda. 1973

  • Fandangoa. Euskadiko Trikitixa Txapelketa. 1979

  • Trikitixa. Euskadiko Trikitixa Txapelketa. 1982

  • Porrusalda. Euskadiko Trikitixa Txapelketa. 1982

  • Ama nik neska nahi det. Kalejira. 1986

  • Trikitilariak gera. Trikitixa. 1986

  • Moda berrian. Porrusalda. 1986

  • Kalejira. 1986

  • Donostiako hiru damatxo – Ez dut galdu esperantza. Balsa. Zumarraga, 1988

  • Arin arina. Zumarraga, 1990

  • Eutsi lagun. Balsa. Zumarraga, 1992

  • Euskal gazteak dantzan. Fandangoa. “Inpernuko Poza” jardunaldiak. 2005

  • Gora zazpiak bat. Arin arina. “Inpernuko Poza” jardunaldiak. 2005

  • Zazpi Euskal Herriek. Kalejira. “Inpernuko Poza” jardunaldiak. 2005

2011 / Soinuaren Liburutegia, 8

Menua