EGAÑAZPI, EZINK ESAN POLITA EZ DELA…

12,00

Category:

Description

EGILEA: GORKA EROSTARBE LEUNDA

Liburua + Diskoa

Haren ahotsak bazuen zerbait ordura arte ezagutu gabea; tonu baxuetan zekien bereziki goxo abesten, trikitiaren ordura arteko moldeetatik oso bestela. Malenkonia bat inguratzen zuen naturarekikoa (Basatxoritxu, Urruti nere
menditik…), goxotasun eta maitasun bat gertukoenganakoa (Amatxo laztana…), baina baita bizi-poza garaiko
erreferentziekikoa ere (Arrantzalearen langintza, Aupa pilotariak…) …

Ahots bat garaiko trikitizaleek gozatzen zutena, baina belaunaldi gazteagoak ere, baita bestelako musika eta kultura
moldetakoak ere, limurtzen zituena, ez alferrik hala kantatu zuen Juan Carlos Perez musikariak: “ez zik esan polita ez dela
Egañazpi kantatzen, Egañazpi kantatzen…”.

Bikote trinko eta oparoa osatu zuen Sakabirekin, akaso trikitiaren lehen bikote izarra, eta are, akaso lehen pop izarrak gurean, Ez Dok Amairuren bezperatan? Hainbestekoa zuen trikitiarekiko bizi-lotura, Sakabik utzi ondorenean ere, batarekin zein bestearekin jarraitu baitzuen hegan egiten, trikitia zabaltzen.

Ahots bat etxeko musikazaletasunetik sortua, Santa Engraziko ermitapean ondua, Urola bailaran behera Donostiako Trinitate plazako txapelketetaraino zabaldua; basatxoritxo bat trikiti-kantuari emana.

CDaren edukia

Sakabi eta Egañazpi. Triki-Trixa de Azpeitia. 1963
1. Lastur bidean (kalejira)
2. Zure urtebetetzea (trikitixa)
3. Ehiztarien gozamena (porrusalda)
4. Arrantzalearen langintza (trikitixa)
5. Aupa gaztiak (porrusalda)
6. Kale danetan (kalejira)
7. Aupa pilotariak (trikitixa)
8. Auxendegi maitea (porrusalda)

Sakabi eta Egañazpi. 24 ordu euskaraz. 1976-03-27
9. Kalejira
10. Mendizaleak (trikitixa)
11. Durangon bazkalduta (porrusalda)

Egurrola, Zendoia eta Egañazpi. Arrate Irratia. 1987-09-08
12. Trikitixa
13. Porrusalda

Epelde eta Egañazpi. Santa Lutziako Jaialdia. Arrate Irratia. 1989-12-13
14. Fandangoa
15. Trikitixa
Astiasaran eta Egañazpi. 1989 inguru
16. Baltsa
17. Trikitixa
18. Porrusalda
19. Fandangoa
20. Amatxo laztana (baltsa)
21. Kalejira
Martin eta Egañazpi. 1994
22. Fox-a