Elkartea

Guri buruz

Trikitixa gure identitatearen musika da eta bertan batzen dira kultura berezi bateko gizakia, doinua, erritmoa, dantza, herri literatura nahiz ahots espresioa.

  • Ohikoa da trikitixa Nazioarteko jaialdi ezberdinetan ikustea.
  • Musika eskola pribatu nahiz publikoetan presentzia handia du trikitixak.
  • Kontaezinak dira urtean zehar trikitilari bikoteek eta taldeek egiten dituzten kalejirak, erromeriak eta ekitaldi publikoak.
  • Trikitixak diskografia zabala eman du, baina egun, beste musiken egoera bera bizi du: Ez da erraza diskoak argitaratzea. Interneten ere beste musiken pare dago trikitixa eta besteen arazo berberak ditu.
  • Prentsa, irrati eta telebistetako zabalkundean beste musikek bezalako arazo berberak ditu.
  • Interneten nahiko informazio aurki daiteke eta egunetik egunera gehitzen doa gainera. Hala ere, oraindik ere badago zer egina.

Helburuak

Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen helburu nagusiak ondare hau babestea, zabalkunde eta hedatze lana dira. Horretarako, bilketa lana nagusi bada ere, hainbat proiektu aurrera eramaten ere saiatzen da: Jaialdiak eta jardunaldiak antolatuz, liburuak eta diskoak argitaratuz… Lehengo eta oraingo trikitilarien arteko zubigintzan lan egiten du eta trikitixaren bilgune izan nahi du. Helburu hauek lortzeko Elkarteak maila askotako laguntza eta zerbitzuak eskaintzen ditu (prentsa, internet…).

Bazkideak

Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen bazkide egiten bazara, Elkartea bultzatu eta burutu nahi dituen egitasmoak aurrera eramaten laguntzen diguzu, eta trikixari edo euskal kulturari orokorrean bultzada ematen diozu. Honekin batera zenbait abantaila ere izango dituzu.

Historia

1972

Gipuzkoan zenbait trikitilarik elkartzeko zuten beharraz jabeturik, Sakabi eta Egañazpi trikitilariei lehen omenaldia antolatu zitzaien Usurbilen.

1990

Euskal Herriko Trikitilari Elkartea ofizialki sortu zen.

1996

Bolondres talde baten eskutik, egun ere jarraitzen duen zabalkunde eta hedatze lana abiatzen da.

2001

Lehen kudeatzaileak sartu ziren ordura arterainoko bolondresen lana sustatuz eta indartuz.

Organigrama

Batzar nagusia

Urtean behin elkartzen da eta bazkide guztiek osatzen dute.

Zuzendaritza Batzordea

Hilean behin elkartzen da eta honoko hauek osatzen dute:

  • Lehendakaria: Agurtzane Elustondo
  • Lehendakari ordea: Itsaso Elizagoien
  • Idazkariak: Maider Jauregi eta Andoitz Antzizar
  • Diruzaina: Aritz Alustiza
  • Bokalak: Manex Torrealdai, Eneritz Aulestia, Haritz Garmendia, Erika Lavillard-Isasi, Ion Elustondo eta Iker Goenaga

Talde eragilea

Lanen beharraren arabera elkartzen da. Zuzendaritza batzordeko kideek eta boluntario talde finko batek osatzen du.