PAPERETIK SOINURA (3)

Azken urteetako ekimenari jarraituz, 2020ean ere 12 kanturen partitura berriak egin ditu EHTEk. Andoitz Antzizarri eman zaio ardura 24 partiturak egiteko, bai solfeoz eta baita zenbakiz ere Tirikitrauki esku-soinu dendaren laguntzaz azken hauek “Zenbakiz” doako editorea erabiliz.

2020ean gainera, liburu bikoitza argitaratu dugu, 2019an eta 2020ean egindako partitura guztiak liburu bakarrean bildu ditugu. 24 kantu ezagun, 1990eko hamarraldiko kantu ezagunekin hasita 2020ean argitaratu berri diren moda modako kantuetaraino. Paperetik Soinura bildumako 3. alea, ale bikoitza oraingoan.

E.T.S, Julieta Venegas, Nogen, Izaro, Berri Txarrak, Hertzainak…

Eta noski, trikitixaren sortzaileak ere bai: Joseba Tapia, Iker Goenaga, Oihan Arizala, Asier Gozategi, Aritz Alustiza…

Informazio gehiago:
Euskal Herriko TRIKITIXA ELKARTEA ยป Denda