es | fr | en

Aza 20 2019

Zitze. Isukitze hauspogoran

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

EGILEA: FREDI PAIA

LIBURU+DISKOA

Soinu txikia, itsasoa lez, zabaldu eta uzkurtu egiten da ingurukoei bizitza emateko. Tomas Zitzeren gabarra, hauspoa bezala, itsasgora eta itsabeherarekin zebilen joan etorrian. Itsasadarrean gora itsasgoran, Isukitzera harez beterik; itsasadarrean behera itsasbeheran, egurrez zamaturik. Zelan soinuaren hauspoak datorrenean gauza bat ekarri eta doanean beste bat daraman.

Umezurtz 11 urterekin, itsasmutil soinulari 14rekin, gudari 36an, heriotzera kondenatutako preso gerraostean, herri osagile, angula biltzaile, munduko asto-lasterketa txapeldun Platerorekin, jaiotetxetik kanporatua zahartzaroan… Beti soinu txikia besotan, hauspogoran eta itsasbeheran.