es | fr | en

Aza 11 2019

KALEAN DA HAZIAK III DISKO BERRIA

Urte hasieran abian jarri genuen maketa lehiaketaren emaitza eskuetan daukagu: HAZIAK III. 25 urtetik beherako gazteei eman nahi izan zaie aukera proiektu honetan, eta, proposatutako hainbat kanturen artean 10 aukeratuta osatu dugu CDa aurten ere. Kantu eta formazio ezberdinez osatutako lan honetan 10 talde edo bikote ezberdinek parte hartu dute:

ANDONI ORUESAGASTI ETA UXUE KEREJETA

BEÑAT ITURRIOZ ETA XIKER LARREA

ANE ETXEZARRETA ETA SARA IRIARTE

HEGALAK TALDEA

LARU TALDEA

GORKA VALDES ETA JULEN LETURIONDO

AINHOA SANCHEZ

IÑAKI LIZARRALDE ETA IÑAKI ETXAIDE

IRADI SIERRA ETA MADDI GALDEANO

EIDER LUENGO

*Diskoa, webgune honetako DENDA atalean edo ohiko saltokietan eros dezakezu.

**Aurkezpen kontzertua Durangoko Azokako Ahotsenean izango da, abenduaren 6ean 17:40ean.