es | fr | en

Urr 18 2019

HELDUEN TRIKITIXA ETA PANDERO TOPAKETA 2019

This image has an empty alt attribute; its file name is Helduen-trikitixa-topaketa-kartela-3-1024x768.jpg

Adin nagusikoa bazara eta trikitixako edo panderoko ikasketak aspaldi utzi bazenituen, edo heldutan ikasten hasi bazara, hala oraindik jotzeko gaitasuna duzu eta gauza berriak ikasiz giro atsegin batean zure tankerako jende berria ezagutu nahi baduzu, hauxe da zure aukera.

Morga herriko Meakaur aterpetxean egingo dugu asteburuko egonaldia eta trikitixa eta panderoa joaz elkar ezagutuz ongi pasatzeaz gain, ikastaro ezberdinak ere antolatu ditugu: Larunbat arratsaldean IRAIDE ANSORENA perkusio jolea etorriko da aterpetxera eta igande goizean berriz, JOSEBA TAPIA trikitilaria.

NOIZ: Azaroaren 9tik 10era

NON: MORGAN (Meakaur aterpetxean)

PREZIOA: Asteburuko egonaldia(ikastaroak barne): 70 euro.

Aurten, ikastaroetara soilik etortzeko aukera ere zabaldu dugu. Ikastaro bakoitzaren prezioa 20 euro.

Izena emateko trikitixa@trikitixa.eus helbidera idatzi behar da urriaren 31a baino lehen.

Animatu eta zatoz!