“ELEUTERIO BERA ZEN FESTA” LIBURU-DISKOA

Bihar, abenduaren 1a eguerdiko 12:00etan Asteasuko udaletxean aurkeztuko dugu Soinuaren Liburutegiko 14. alea.

Joxean Agirrek hartu du Eleuterio Tapia zenaren gertakizun eta ibilideak eskura jartzeko ardura. Liburuarekin batera, bilduma honetan ohikoa den legez, CDa itsasirik darama, Eleuterioren hainbat audio erantsita.

Liburu honetan, Eleuterioren anaia zen Juanito Tapiari ere keinu bat egin nahi izan zaio baita ere, atal bat gorde zaiolarik eta EHTEk artxiboan jasota dauzkan zenbait audio erantsi direlarik.

Liburu diskoa dagoeneko salgai dago webgune honetako “DENDA” atalean eta ohiko saltokietan.