es | fr | en

Aza 16 2018

KALEAN DA HAZIAK II DISKO BERRIA

Urte hasieran abian jarri genuen maketa lehiaketaren emaitza eskuetan daukagu: HAZIAK II. 25 urtetik beherako gazteei eman nahi izan zaie aukera proiektu honetan, eta, proposatutako hainbat kanturen artean 10 aukeratuta osatu dugu CDa aurten ere. Kantu eta formazio ezberdinez osatutako lan honetan 10 talde edo bikote ezberdinek parte hartu dute:

 

HOR DUN KOXKA
LEIRE ETXEZARRETA, EIDER GARRO ETA MAIDER AZKARRAGA-URIZAR
ANDONI ORUESAGASTI ETA UXUE KEREJETA
LIZAR TALDEA
TRIKI-NI TALDEA
IRATXO GOROSTIZA ETA IMANOL KAÑAMARES
AMAIA ETXHEVERRY ETA MIREN IRALOUR-ETCHEVERRY
OIHAN ARIZALA ETA IRATI IBINAGA
EGURRE TALDEA
ELENE JAKA, AINHOA IRAZUSTABARRENA ETA JUNE OLAIZOLA

 

Bide batez, hona hemen bideokliperako aukeratutako kantuaren lotura: ISILDUAK – Leire, Eider eta Maider

 

*Diskoa, webgune honetako DENDA atalean edo ohiko saltokietan eros dezakezu.

**Aurkezpen kontzertua Durangoko Azokako Ahotsenean izango da, abenduaren 6ean 17:40ean.