es | fr | en

Ira 25 2018

HELDUEN TOPAKETA 2018

Adin nagusikoa zara eta tirkitixako edo panderoko ikasketak aspaldi utzi zenituen? Edo trikitixa eta panderoa heldutan ikasten hasi zara? Oraindik trikitia edo panderoa jotzen duzu eta giro atsegin batean zure tankerako jende berria ezagutu nahi duzu? Elkarrekin trikitia eta panderoa joaz ondo pasa eta gauza berriak ikasi nahi dituzu?

Badator 2018ko HELDUEN TOPAKETA.

NOIZ: Urriaren 20 eta 21ean

NON: Arantzako aterpean (Nafarroa)

Trikiti ikastaroa Iker Goenaga trikitilariarekin. Tailerrak Manex Torrealdai eta Andoitz Antzizarrekin.

Prezioa: 70 € (aterpetxea, otorduak, begiraleak eta ikastaroak barne)

Izen emateko idatzi trikitixa@trikitixa.eus helbidera

Animatu eta zatoz!