KALEAN DA HAZIAK CD BERRIA

Urte hasieran abian jarri genuen maketa lehiaketaren emaitza eskuetan daukagu: HAZIAK. 25 urtetik beherako gazteei eman nahi izan zaie aukera proiektu honetan, eta, proposatutako hainbat kanturen artean 10 aukeratuta osatu dugu CDa. Kantu eta formazio ezberdinez osatutako lan honetan 8 talde edo bakarlari ezberdinek parte hartu dute:

TTIPIKA TALDEA

EGURRE TALDEA ETA LAGUNAK

IRATI GUTIERREZ

JULEN ALONSO ETA ENERITZ AULESTIA

ANDONI ORUESAGASTI ETA UXUE KEREJETA

OLATZ ALBERDI ETA IDOIA ASURMENDI

BEÑAT ZATON

HOR DUN KOXKA TALDEA

 

HAZIAK, erein berriak direlako eta bide luzea daukatelako jorratzeko. Baina HAZIAK, beraien gaztetasunean helduak ere badirelako.

 

Bide batez, hona hemen kantu irabazlearen bideoklipa lotura honetan: BARRUAN DUGUN UMEA – Julen Alonso eta Eneritz Aulestia

 

*Diskoa, webgune honetako DENDA atalean edo ohiko saltokietan eros dezakezu.

**Aurkezpen kontzertua Durangoko Azokako Ahotsenean izango da, abenduaren 9an 17:40ean.