NAZIOARTEKO TRIKITIXA JAIALDIA 2017

2017ko azaroaren 25ean ospatuko da Getxon, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, 19:00etan, Getxoko Udalak antolaturik.

PARTAIDEAK:

– David W. & Caitlin Romtvedt

– Pablo Vergara & Matthew Ward

– Imuntzo eta Beloki

– Josune Arakistain, Aitor Huizi eta Uxue Amonarriz (Huntza)

Jaialdia bukatu ostean Algortako Azebarri Kultur Elkartean trikitijaia.

Sarrerak Nazioarteko Trikitixa Jaialdia hasi baino lehenago Andres Isasiko leihatilan erosi ahal izango dira. Aldez aurretik erosi nahi izatera berriz, Kutxabanken eta Algortako Kultur Etxean bertan ere eskuratu ahal izango dira: prezioa 8 €.