es | fr | en

Urt 25 2018

Paperetik soinura

Partiturak

Soinu txikirako kantu ezagunez osatu da partitura liburu hau, 90eko kantu ezagunetatik abiatuz 2015ean argitaratu direnetarainoko lagin xume bat hautatuz. Ahalik eta erritmo eta doinu aniztasun handiena bildu da bertan: trikitixa, fandango, reel, kalejira, napar-mex…

12 kantu aukeratu dira eta Andoitz Antzizar Lasak hartu du transkripzioak egitearen ardura.

 

1.  Maixa eta Itziar: emakume jaio nintzen

2.  Tapia eta Leturia: Maitatzen zaitudalako

3.  Gozategi: Zenbaketa garbiak

4.  Tapia eta Leturia: Compostelako erromesa

5.  Epelde eta Larrañaga: Plazatik plazara

6.  Elustondo: Non gara?

7.  Kepa, Zabaleta eta Motriku: Ederra baina mizkea

8.  Gozategi: Hitz bitan

9.  Elustondo: Baratxuriak

10.Los Zopilotes Txirriaos: Kopa bat

11.Mandoilek: Urrutitik kantu

12.Tapia eta Leturia: Soinuak duena

 

Partitura bakoitzaren hasieran argitaraturiko CDaren eta egilearen erreferentziak, eta edukiko balu, letra ere erantsi zaizkio.

Partitura-liburu honen bidez, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak irakasle edo ikasleei ahalik eta material anitzena eskeintzeko helburua du.