Zergatik izan bazkide
Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen bazkide egiten bazara, Elkartea bultzatu eta burutu nahi dituen egitasmoak aurrera eramaten laguntzen diguzu, eta trikixari edo euskal kulturari orokorrean bultzada ematen diozu. Honekin batera zenbait abantaila ere izango dituzu:
– Elkarteak kaleratutako disko bat edo “Soinuaren liburutegia” saileko liburu-disko bat jasoko duzu dohainik urtero etxean.
– Urtean zehar, trikitixaren munduko eta Elkarteko berriak biltzen dituen lau “Altzaporru!” berripaper jasoko dituzu etxean.
– Elkarteak argitaratutako liburu eta disko guztietan %15eko deskontua izango duzu.