TRIKITILARI GAZTEEN XXIX.TXAPELKETA ZARAUTZEN

Eguna:  Irailak 2 asteazkena

Ordua:  Gaueko 10etan

Lekua:  Zinema Pilotalekuan

                                   OINARRIAK

1. Maila bakarra izango da:

Eskusoinujoleak, txapelketa egunean 14, 15, 16 edo 17 urte beteak izango ditu, panderujoleak 18 urte bete gabe. Famili Liburuaren kopia edo N.A.N. aurkeztu behar da.

2. Talde bakoitzak dueto bat osatuko du: bi ilarazko diato eskusoinua eta panderoa.

3. Partehartzaileek lau pieza jo beharko dituzte: trikitixa, porrusalda, fandangoa eta arin arina.

Hauetariko piezaren bat norberak sortutakoa bada, epaimahaiak baloratu eta kontuan izango du. Izen-ematea egiteko garaian norberak sortutako pieza zein den adierazi beharko da.

4. Trikitilariek koplaz lagundu beharko dute beren ihardunaldia, baldintza hau derrigorrezkoa da.

5. Epaimahaiaren osaketa txapelketaren egun berean jakineraziko da, eta behin betikoa izango da honen erabakia.

6. Bikote partehartzaileen kopurua kontutan izanik, Epaimahaiak aldez aurretik kanporaketa bat egin ahal izango du, horrela balitz aurrez jakineraziko da.

7. Partehartzaileek, kanporaketan trikitixa eta fandangoa jo beharko dituzte eta hauek ezingo dira finalean errepikatu.

8. Sariak:

1.     250 euro, txapela eta trofeoa.

2.     175 euro

Herriko lehenengo bikotearentzat sari berezia.

Txapelketan parte hartzen duten gainerako bikoteek 70 eurotako dieta bat izango dute, eta kanporaketa gainditu ez dutenek 50 eurotakoa.

9. Izenak Turismo Bulegoan emango dira (Nafarroa kalea, 3) 943.83.09.90 telefonora deituta, abuztuaren 28a baino lehen (bulegoaren ordutegia : astelehenetik larunbatera  09:00-20:30).