ESTEBAN LARRAÑAGA HIL DA

Esteban Larrañaga Soraluze Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko Lehendakari ohia zendu da 62 urte zituela gaixotasun luze bat dela medio. Bera izan zen gure Elkarteko lehendabiziko lehendakaria eta elkarteari bultzada izugarri bat eman zion lanean aritu izan zen urteetan.

Argazkian duzue 2003ko Nazioarteko Trikitixa Jaialdian egin genion omenaldiaren une bat.

Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko zuzendaritza eta kide guztien izenean gure doluminak familiari.