Xabier Solano buru duen eta Etzakit, The Solanos, Joxe Ripiau, Izotz, MaldeOjo, Selektah Kolektiboa eta Su Ta Gar taldeetan aritutako beste zortzi musikariz osaturiko banda da Esne Beltza.
Estraineko lanean, soinu, erritmo eta hizkuntzen arteko nahasketa kitzikagarria aurkezten digu. Bai, zuriek egindako musika beltza da (soul, ska, reggae), baina bien uztartzetik grisa izan ezik beste hamaika kolore duen musika sortzen da.
ESNE BELTZA: made in Euskal Herria Soinu, erritmo eta hizkuntzen arteko nahasketa kitzikagarria aurkezten digu Esne Beltza taldeak estraineko lan honetan. Zuriek egindako musika beltza da (soul, ska, reggae), beste hamaika kolore duen musika sortuz. Etzakit taldean hasi zenetik Fermin Muguruzaren ondoan igarotako urteak bitartean pilatutako eraginak, ezagututako esperientziak eta lagunak eta barneratutako irakaspenak bildu ditu Xabier Solanok familia baten gisakoa den proiektu honetan, hamaika eszenatoki eta taldetan ((Fermin Muguruza, Joxe Ripiau, Sutagar, MaldeOjo, Etzakit…) aritutako musikariekin batera. Musika elektronikoko diskoen grabazioan eta ekoizpenean gero eta esperientzia handiagoa duen Xabi Peryk (Itoiz taldeko kide ohia) soinu mahaian erakutsitako esku trebeaz biribildutako lana.