ITZIARKO XVI. ERROMERIA EGUNA

Maiatzaren 2an Itziarko XVI. Erromeria Eguna ospatuko da.

Hona hemen egitaraua:

  • 11:00 Kalejira eta dantzak herriko txokoetan.
    • Goizean zehar Zubietako Joaldunak
  • 13:00 Modakua plaza eta Trikitixa Eskolako ikasleen emanaldia.
  • 14:00 Kalez kale.
  • 14:30 Herri bazkaria frontoian.
  • 18:00 Erromeria plazan:
    • Hernaniko Txilibita fanfarrea
    • Hernaniko Dultzaineroak
    • Enaitz eta Erkizi
    • Arkaitz Allur eta Haritz Garmendia
    • Jagoba Uranga eta Maddalen Arzallus
    • Ixamatarrak
  • 22:30 Gau erromeria trikitilariekin Tranpapean.

Bazkaritarako txartelak apirilaren 28 arte Burugorri ostatuan eta Itziarko Hostalean. Helduen menua 23 €tan eta 14 urtetik beherakoen menua 13 €tan.

Aurten herri bazkariko txartelak on-line erosteko aukera ere badago, hona hemen linka: labur.eus/bazkaria

Egunean zehar Txankartaren argazkien erakusketa Tranpapean.