Elgetaren inguruan sortu diren mito eta legenden artean dago bere heriotza tragikoarena ere. Arruntagoa izan zen, itxuraz. Zorroagako arduradunek Zialtzetari esan zioten oheratua zegoela hil aurretik, gaixo. Galdetu omen zioten senideren bati deitzea nahi omen zuen, “eta ez zeukala seniderik.” Lagunen bati edo, “eta ez zeukala lagunik.”
Joxean Agirrek esana du filme bat merezi lukeela Elgetak. Anartean, nobela bateko protagonista egin zuen. Iker Goenagak kantu bat eskaini zion.
Elgeta nobela bat da.
Elgeta kantu bat da.
Bizitza konkretu bat ere bada Elgeta, bere musikarekin, bere isilaldiekin.