Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak antolatu duen Cover Lehiaketak badu bere emaitza.
Lehenik eskerrak ematea dagokigu parte hartu duzuen guztiei.
Lan ugari eta interesgarriak jaso ditugu, aniztasun handikoak gainera, kantu originaletatik haratagoko sorkuntza berriak iritsi zaizkigularik. Sortzailez eta berritzailezĀ betea dago trikitixaren komunitatea.
EHTEren zuzendaritzako kideen arabera, honakoak izan dira aukeratuak estudio grabaketarako:
- Manex eta Kattalin – Mundua ala gu (Alboka taldea)
- Unai Zabala – Etxebitarte fandangoa (Herrikoia)
- Kris Solanoren ikasleak – Aitormena (Hertzainak)
- Kris Solanoren ikasleak – Euskal Herri Rock and Rolling (Niko Etxart)
- Agosti eta Barrena – Paradisu Zinema (Joxe Ripiau)
- Xabier Malbadi – El Hotel Azul (Orquesta Mondragon)
Zorionak guztioi!