Datorren martxoaren 9ean, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak urteko BATZAR NAGUSIA ospatuko du.
- DATA: 2024ko martxoaren 9a, larunbata
- LEHENENGO DEIALDIA: 11:30ean
- BIGARREN DEIALDIA: 12:00etan
- LEKUA: Azpeitiko Basazabal Jauregia, Enparan kalea 18
Batzar Nagusiaren gai ordena ondorengoa izango da:
- 2023ko balantzea
- 2024ko egitasmoen aurkezpena
- Egungo Zuzendaritza Batzordeko kargudunen berrikuspena
- Galderak eta proposamenak
Batzarra amaitu ondoren bazkaria egingo dugu Sanagustin kulturguneko jatetxean.
OHARRA: Bazkaltzera geratu nahi duenak izena eman beharko du trikitixa@trikitixa.eus helbidera idatzita edo 657794217 telefono zenbakira (goizez) deituta. Izena emateko azken eguna martxoaren 5a izango da.