TRIKITIXARAKO METODOA NOLA ARGITARATU – BILERAK

Gaur egun soinu txikiaren irakaskuntzan partiturak idazterakoan ia-ia irakasle adina metodo dauzkagu. Guztiek funtzionatzen dute, guztiak dira egokiak. Baina gure artean material hori partekatzerakoan arazoak sortzen zaizkigu, ez daukagu estandar minimo bat bateratua edo eta hitzartua.

EHTEk Ruben Isasi soinu-jole Amurrioarraren eskutik eztabaida abiatu nahi du.

Bilera presentzialak egingo ditugu lurralde ezberdinetan eta data ezberdinetan:

Maiatzak 3, Zamudio (Bizkaia), 11:00-13:00

Xabi Aburruzaga estudio

Enara kalea 1 behea

Maiatzak 4, Gasteiz (Araba), 10:00-12:00

Musikaetxea-Gasteizko Udal Folklore Akademia

San Anonio kalea 14

Maiatzak 10, Iruña (Nafarroa)

Auzoenea

Aldapa kalea 3-5

Maiatzak 11, Donostia (Gipuzkoa)

Donostiako Udalaren Musika eta Dantza eskola

Atotxako Zelaia Plaza, 3

Iparraldeko data eta lekua zehazteke daude.

Bilera egun eta toki hauetako edozeinetara etortzeko izena eman behar da osasun neurriak direla eta, aretoen edukiera mugak bermatzeko.