NAZIOARTEKO TRIKITIXA JAIALDIA 2015

2015ko azaroaren 28an ospatuko da Getxon, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, 19:00etan, Bizkaiko Trikitixa Elkarteak antolaturik.

PARTAIDEAK:
– La tupina (Katalunia)
– La Estatalá (Galizia)
– Zango (Euskal Herria)
– Zabaleta eta Motriku (Euskal Herria)

Jaialdia bukatu ostean, urteroko Trikisession-a ospatuko da Algortako AZEBARRI Kultur Elkartean. Bertan, OXABIREN LAGUNAK taldea izango dugu eta ondoren, jaialdian parte hartuko duten musikariek aukera izango dute, era informalago batean, elkarrekin jotzeko, inprobisatzeko, … Bertaratzen diren musikari eta zaleek ere eurekin batera jo, kantatu eta dantzatu ahal izango dute.

Sarrerak Nazioarteko Trikitixa Jaialdia hasi baino lehenago Andres Isasiko leihatilan erosi ahal izango dira. Aldez aurretik, BBK eta Algortako Kultur Etxearen bitartez ere eskuratu ahal izango dira; azaroaren 2tik aurrera(prezioa 8,00 euro). Trikisession-erako sarrera librea da.