LIBURUAREN AURKEZPENA ETA ERROMERIA BEREZIA ARIZTERRAZUN

Urriaren 25ean Aiako San Pedro auzoko Arizterrazun, Andatza Erromeri Elkarteak antolatu duen jaialdira gonbidatu nahi zaitugu.

Hona hemen egitaraua:

13:00etan: Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak “Arizterrazu, mandioko (azken) erromeria” liburu-diskoaren aurkezpena egingo du.

14:00etan: Bazkaria frontoian (25€)

Menua:

– Itsaski-paella

– Entrekota letxuarekin

– Sagar tarta

– Edariak, kafea eta kopa

Bazkarirako izena emateko azken eguna urriaren 22a da. Horretarako deitu 943 83 45 21 (Arizterrazu jatetxea) edo 943 83 28 28 (EHTE) zenbakietara edo idatzi trikitixa@trikitixa-old.ametza.com helbidera.

17:30ean: Erromeria berezia. Partaideak:

– Epelde eta Lutxurdio

– Etxaniz, Galdos eta Ainara

– Kristina eta Xabi Solano eta Jon Mari Beasain

– Agurtzane eta Ion Elustondo

– Maixa, Irati Gutierrez eta Izer

Bertan elkar ikusiko dugulakoan.