INPERNUKO POZA TRIKITIXAREN XIII. JARDUNALDIAK

TRIKITIXA JOTZEKO TONALITATE EZBERDINAK LEHEN ETA ORAIN

Garai bateko jotzeko moduari erreparatzen badiogu eta gaur egungoarekin alderatu, hainbat ezberdintasun daudela konturatuko gara. Horietako bat tonalitatea da, eta horrek sortzen dizkigun kezkak asetze aldera, gai honi erantzuna ematen saiatuko diren itzal haundiko trikitilariak gonbidatu ditugu aurtengo jardunaldietara.

————————

EGUNA: Irailak 10, osteguna (19:30etan)

LEKUA: Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan

HITZALDIA: Iker Goenaga

Instrumentuek berez, ez dute ezer jotzen…

Instrumentuaren kalitateak, jotzeko modua baldintzatzen du?

Soinu txikiarekin, gaur egun, zenbat tonalitate erabiltzen ditugu?

Zergatik? Zenbat erabil genitzake?

Lehengo trikitilariek, soinu txikia hobeto ezagutzen ote zuten?

————————

EGUNA: Irailak 11, ostirala (19:30etan)

LEKUA: Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan

MAHAI INGURUA: Iñaki Garmendia “Laja” eta Joseba Tapia. Moderatzailea: Iosu Arrizabalaga “Izer”.

Garai bateko trikitixa jotzeko moduaren adierazle gonbidatu dugu Laja. Elgeta eta Sakabiren ikasle izan zen trikitilari honek haiengandik jasotako jotzeko moduak esplikatuko dizkigu. Aldaketa etorri zenean berriz, zuzen-zuzeneko protagonistetako bat izan zen Joseba Tapia, aurrekoena jasotzeaz gain tonalitate berriak jorratuz bere ibilbide propioa egin duen trikitilaria.