SAN JOSE TRIKITI JAIALDI OMENALDIA

Joan zen Martxoaren 17an ospatu zen Azpeitian 2012ko San Jose Jaialdia. Aurten hiru panderojole izan dira omenduak: Juan Ezenarro “Berastegi”, Luis Alberdi “Zabale” eta Manuel Arrizabalaga “Izer”. Aurtengoa berezia izan da azken urteetan oholtzatik urrunduta izan diren hainbat bikote elkartu eta beste bikote batzuekin batera ikusi ahal izan baititugu eskenatokian. Lan berezia egin dute guztiek ere, omenaldi honetan parte hartu ahal izateko. Aurten berrikuntza toki aldaketa izan da; Soreasu Antzokian ospatu zen omenaldia eta sekulako arrakasta izan zuen jaialdiak, sarrerak agortu arte.

Lerro hauen bitartez, eskerrak eman nahi dizkiegu jaialdi hau egiten lagundu duzuen guztioi, Azpeitiko udalari, eszenografian lagundu digutenei, partaideei eta nola ez, trikitixaz gozatzera Soreasura gerturatu zineten guztioi.