EUSKAL HERRIKO TRIKITIXA ELKARTEAREN BATZAR NAGUSIA 2026

Datorren martxoaren 14an, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak urteko BATZAR NAGUSIA ospatuko du.
- DATA: 2026ko martxoaren 14a, larunbata
- LEHENENGO DEIALDIA: 11:30ean
- BIGARREN DEIALDIA: 12:00etan
- LEKUA: Azpeitiko Basazabal Jauregiko 3. solairuan, Enparan kalea 18
Batzar Nagusiaren gai ordena:
- 2025eko balantzea
- 2026ko egitasmoen aurkezpena
- Egungo Zuzendaritza Batzordeko kargudunen berrikuspena
- Galderak eta proposamenak
Edukiera bermatzeko bertaratzea aurrez jakinarazi behar da.
