Gipuzkoako Foru Aldundiak HAUR ETA NERABEEN BABESEAN eta GENERO INDARKERIAREN FORMAKUNTZA ikastaroa eskaini digu.
Trikiti eskoletako egunerokoan, erromeria guneetan, edo kontzertu eta emanaldietan ikusten ez ditugun edo konturatzen ez garen egoerak azaleratzen lagunduko digute.
“ZAIN elkartearen eskutik HAUR ETA NERABEEN BABESEAN eta GENERO INDARKERIAREN FORMAKUNTZA eskeintzen dizuegu. Bi gaien inguruan adituak diren pertsonen eskutik 2 orduko saioa izango da, ordu bat gai bakoitzerako bideratua. Gipuzkoako Kultur Ondareak bultzatua metodologia parte-hartzailea, bisuala, ahalduntzailea eta egokitua eskaintzen dugu.
Honako hauek dira helburuak eta edukiak.
HELBURUAK:
-Indarkeriaren ikuspegi zabalagoa izatearen garrantziaz kontzientziatzea
eta sentsibilizatzea.
-Haurren eta nerabeen aurka erabilitako indarkeriari buruzko ikuspegi
kritikoa garatzea.
-Tratu onaren kultura eta espazio seguru eta babesleak sortzea zer garrantzitsua den ulertzea.
-Legearen elementu garrantzitsuenak ezagutzea.
-Genero-indarkeriari, horren definizioari eta adierazpenei buruz sentsibilizatzea.
-Harreman osasungarriei eta pertsonen eskubideei buruz hausnartzea.
-Generoen arteko errespetua eta berdintasuna sustatzea.
-Genero indarkeria aitortzeko eta horri aurre egiteko tresnak eskaintzea.
EDUKIAK:
-Zer da indarkeria? Haurren Eskubideen ikuspegitik handitutako kontzeptua.
-Babesaren eta tratu onaren kulturaren garrantzia.
-Haurrak eta nerabeak babesteko legearen inplikazioak.
-Espazioak aztertzea, beharrak ulertzeko, espazio seguruak eta babesgarriak bermatzeko.
-Genero-indarkeriaren definizioa eta moduak.
-Gizarte-arauak eta estereotipoak.
-Harreman osasuntsu eta errespetuzko ereduak.
-Genero-indarkeriako egoera baten aurrean nola jokatu“
NON: Azpeitiko Basazabal Jauregian
NOIZ: Azaroaren 29an, larunbata
ORDUTEGIA: 10:00etatik 12:00etara
PREZIOA: DOAN
Parte-hartze ziurtagiria ZAIN Elkarteak emango du eskatzen duenarentzat.
Izen emateak trikitixa@trikitixa.eus helbidera idatzita azaroaren 27a baino lehen (hau barne).

