Ikastolen Elkartearekin elkarlanean, azken lau urteetan Xabiori komiki aldizkarian Maurizia Aldeiturriagaren bizitzari buruzko komiki tira argitaratu dugu zortzi ataletan banatuta.
Garbiñe Ubedaren gidoiarekin eta Garluk Agirreren irudiekin, “Maurizia, biziminaren hotsa” komiki liburua osatu dugu atal guztiak bilduta.
Datorren maiatzaren 29an, komiki liburuaren aurkezpenera gonbidatu nahi zaitugu.
- NOIZ: Maiatzaren 29an
- ORDUA: 11:30ean
- NON: Donostiako Elkar liburu dendako Komiki-Txokoan (Fermin Calbeton kalea 21)
Bertan izango dira Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko ordezkariak, Ikastolen Elkarteko ordezkariak, Garbiñe Ubeda, Garluk Agirre eta Mauriziaren familiartekoak.
Aurkezpenaren ondoren komiki liburuen sinaketa eta marrazketa izango dira egileen eskutik.