III. TRIKITI UDALEKUA 2025

Bi Udalekuen edukierak bete direla eta, hirugarren bat eskaintzea erabaki du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak.

UDALEKUA III
•    NORENTZAT: 2010 eta 2014 artean jaiotakoentzat (biak barne)
•    NON: Asteasuko Otardi Landa Aterpetxean
•    NOIZ: Uztailaren 17tik 20ra
•    Ikastaroak, txangoak eta gonbidatuak.
•    PREZIOA: 190 €

EHTEk berrantolatu dituen 11 eta 15 urte arteko gaztetxoentzat Hirugarren Udaleku egonaldiaren izen emate orria HEMEN klikatuta.

Plaza mugatuak.

Aurreikusitako edukiera minimoa beteko ez balitz, bertan behera utziko genuke.

EHTEren bazkideek lehentasuna izango dute izen ematean eta %15eko deskontua (162 €).

Izen emateak maiatzaren 30a baino lehen.

Informazio gehiago nahi izatera email honetara idatzita: trikitixa@trikitixa.eus