Badator 2025eko Debagoieneko Trikitixa Eguna. Aurten Maiatzaren 24an ospatuko da Aretxabaletan eta aurreko egunetarako 2 tailer antolatu dituzte:
– IRAIDE ANSORENA: Panderoa modu ezberdinean jotzen irakasteko tailerra. Doainik. Maiatzaren 22an, osteguna, 18:00etan, Arkupe kultur etxeko 2. solairuan (Aretxabaleta).
– EGIN ZEURE PANDEROA: Sanin panderogileak gidatuta, pandero bat egiten ikasteko tailerra. Prezioa: 70€. Maiatzaren 23an, ostirala, 17:00-21:00. Arkupe kultur etxeko 2. solairuan (Aretxabaleta). Aforo mugatua.
IZENEMATEA eta INFO GEHIAGO: MARTXOAREN 28a arte, 635716752 telefono zenbakian edo leizarra.trikitixa@gmail.com helbidean.