USURBILGO TRIKITILARI EGUNA OROITUZ

1972an Usurbilen egindako Trikitixa egun batek jarri zuen hazia Euskal Herriko Trikitixa Elkartea sortzeko. Egun horretatik hasita 50 urte luzez lanean dihardu Elkarteak.
50 urte bete dituen honetan historia guztia biltzen duen liburua idatzi dute Laxaro Azkune eta Haritz Garmendiak. Liburuaren xehetasunak eta bertako pasarteak kontatzera datoz martxoaren 22an Sutegin (Usurbil)  egingo den aurkezpenera bi idazleak.
Ekitaldiaren ondoren bazkaria izango da. Plaza mugatuak dira.
Bazkaritarako tokia gordetzeko, idatzi trikitixaelkartea@gmail.com helbidera.