ROMUALDA ZULOAGA, PANDEROAREN BIDAIA HILEZKORRA

Narruzko uztai txindaduna eskuartean hartuta bazter guztiak astindu zituen panderojole nekaezina izan zen Romualda Zuloaga. Hura lako gutxi ikusten zen sasoian bidea gura barik egin zuen aparteko koplaria. Musikari nekaezina, euskal kulturarentzako urterik latzenetan trikitixa atzerrian erakustera heldu zena. Herri-kulturarenganako zeukan grinak oraindik gogoratzekoak diren irri eta animoak eragiten zizkion. Panderoaren bizipoza zen Romualda.”

 Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak, Soinuaren Liburutegia bildumako 17. alearen aurkezpenera gonbidatu nahi zaitu. Bilduma honetako lehen emakumearen biografia, Romualda Zuloaga, panderoaren bidaia hilezkorra  liburuan jaso dugu, Gontzal Carrasco historialariaren eskutik.

  • EGUNA: 2024ko azaroaren 29an, ostirala
  • AURKEZPENA: 18:00 Iturrondo plazako karpan (Galdakao)
  • PARTAIDEAK: Romualdaren familia, Gontzal Carrasco (liburuaren egilea), Andra Mari dantza taldea, Bekeako bizilagunak, Leidu irakurketa taldea, Erabide elkartea, Julene Otegi (EHTE) eta Galdakaoko Udala.