TOLOSALDEKO III. TRIKITIXA EGUNA

Hauspotuz Tolosaldeko Trikitixa Elkarteak III. Trikiti Eguna antolatu du urriaren 5erako, Tolosan.

Antolatzaileen arabera “Tolosaldeko trikitixaren mugimendua indarberritzen jarraitzeko lan horretan, ohitura bihurtzen ari den proposamenarekin” datoz.

Tolosaldeko trikitilaria, panderojolea, trikitixa edo pandero ikaslea, trikitizalea… bazara animatu urriak 5ean antolatu dugun egun honetan parte hartzera.

Goizean elkartu, Tolosako kaleetan kalejiran ibili, eta ondoren, bazkari eder bat izango da sorpresaz beterikoa, (txartelak hartzeko idatzi hauspotuztrikitixa@gmail.com helbidera, irailaren 27a azken izango da azken eguna.)  eta egunari amaiera Kalejira Erraldoiarekin emango diogu! “