EGAÑAZPI, EZINK ESAN POLITA EZ DELA…

 “Egañazpi, ezink esan polita ez dela…” liburua kalean da, Gorka Erostarbe Leundak ondua. Joxemari Urbieta “Egañazpi” pandero-jotzaile Zestoarrari eskeinitako biografia liburu-diskoa ohiko dendetan eta EHTEren webuneko denda atalean salgai dago jada. EHTEren bazkideek, etxean doan jaso dute.
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak eta Zestoako Udalak, liburuaren aurkezpen ekitaldia antolatu dugu otsailaren 17 larunbatean.
11:00etan elkarretaratzea egingo dugu Zestoako Kultur Etxearean atarian.
11:30ean abiatuta Zestoako herrian zehar kalejira egingo dugu, bertako trikitilariekin batera. Parte hartzea irekia da edonorentzat.
12:00etan liburuaren aurkezpena izango da Zestoako Kultur Etxean.
13:00etan, bertaratutakoentzat, Kultur Etxeko tabernan mokadutxoa prestatu du Zestoako Udalak.
Bete ditzagun Zestoako kaleak Josexemari Urbieta Egañazpi pandero-jotzaile handiak merezi duen moduan!