EUSKAL HERRIKO TRIKITIXA EGUNA 2024 – IRUÑA

Nahi baino beranduago, baina poz handiz, albiste bikain batekin gatoz: EUSKAL HERRIKO TRIKITIXA EGUNA 2024, apirilaren 13an egingo dugu IRUÑAN.

2022an Pasaiako kaleak bete genituen modu berdinean, aurten ere lau guneetan elkartu, kontzertu ezberdinez gozatu eta bazkari erraldoia antolatzeko bidean gara.

Zehaztasun gehiagorekin laster albiste gehiago izango ditugu.

Edozein zalantzarekin jarri gurekin harremanetan.