MARKINA-XEMEINGO IV. TRIKITI TXAPELKETA

Markina-Xemeingo IV. Trikiti Txapelketa ospatuko da 2024ko maiatzaren 11an, Baserri Eguneko egitarauaren barruan, UNI frontoian.

Txapelketan izena emateko epea zabalik dago abenduaren 5etik urtarrilaren 5era arte. Parte hartu nahi dutenek email bat bidali beharko dute mxtrikititxapelketa@gmail.com helbidera, izen-abizenak, jaiotze data, herria eta kontakturako telefono bat zehaztuz.

Sariak ondorengoak izango dira:

  • 1. saria: 1.000€ eta txapelak
  • 2. saria: 700€ eta oroigarriak
  • 3. saria: 600€ eta oroigarriak
  • 4. saria: 300€
  • Ondorengoek 250 €ko dieta jasoko dute.

Informazio guztia HEMEN klikatuta.