SAN MIELAK 2023 – LAURGAIN (AIA)

Iraileko azken asteburuan, Aiako Laurgain auzoko jaien baitan, erromeriak ere antolatu dituzte.

Irailak 29 ostiralean, afalosteko erromeria izango da Izer eta Alabier bikotearen eskutik.

Afaritarako izen ematea irailaren 27a baino lehen Aiako Iturriozena tabernan.

Irailak 30 larunbatean berriz, 18:30etik 21:30era Alaitz Roteta eta Ainara Saizar izango dira erromerian.

Informazio guztia atxikita kartelean.